Zinemetara, 2024an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andrea Jaurrietak "Nina" pelikula filmatzen bukatu du

Nafar zuzendariak Patricia Lopez Arnaiz eta Dario Grandinetti aktoreak protagonista dituen lana filmatuko du Mundakan eta Bermeon.
Patricia Lopez Arnaiz da "Nina" filmaren protagonista
Patricia Lopez Arnaiz da "Nina" filmaren protagonista

Andrea Jaurrieta zinemagileak "Nina" film luzea, "Ana de día" opera primaren ondorengo lana, filmatzen bukatu du Bermeo eta Mudakan, sei asteko lanaren ondoren.

Pozik, Jaurrietak adierazi du zorionekoa dela "Patricia Lopez Arnaizen eta Dario Grandinettiren indarra eta profesionaltasuna bertatik bertara berretsi ahal izan ditudalako; bi pertsonaia oso zail defendatu dituzte, kosta ahala kosta. Ezusteko handienak Aina Picarolo eta Iñigo Aranburu izan dira. Istorio hau kontatzeko egin duten ahalegin izugarrian eta lan eskergan pentsatuta soilik, hunkitu egiten naiz".  

EITBren parte-hartzea duen filma 2024an iritsiko da zinema aretoetara.

Nina (Patricia Lopez Arnaiz) jaioterrira itzuliko da, 45 urterekin, bizitza hondatu zion eta herritarrak erabat alde dituen gizonari mendekua hartzeko. Kostaldeko herrian batuko dira, eta azalera irtengo dira iragana eta Blas, haurtzaroko laguna, mendekua bide bakarra ote den pentsaraziko diona, filmaren sinopsian azaldu dutenez.

20230509210416_pelikula-rodaje_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X