Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''El sueño de la sultana'' Isabel Hergueraren filmaren lehen irudiak

20230914161747_el-sueno-de-sultana_
18:00 - 20:00
''El sueño de la sultana'' Isabel Hergueraren filmaren lehen irudiak
Isabel Herguera donostiar zinemagileak Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztuko du "El sueño de la sultana" EITBren parte-hartzea duen flima. Azaroaren 17an iritsiko da zinema aretoetara.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X