Donostiako Zinemaldia, zinemaren ahalmenaren erakusleiho
Inguruabarrak nekez egin diezaioke itzalik muinari, eta, gaur hasiko den Donostiako Zinemaldiari gagozkionez, zinema berriz ere gailenduko zaie artearen boterea higatzeko mehatxua egin dioten zinemaz kanpoko elementuei.
Koronabirusaren, krisi ekonomikoaren eta beste hamaika gertakari ilunen gainetik egin du dir-dir zinemak Donostiako topagunean azken urteetan, eta aurten ere pantailetako argitasuna ez da apalduko bederatzi egunean, 684 emanalditan, Hollywoodeko aktoreen grebak 120 metroko alfonbra gorriaren gaineko izarren dirdira erdiz erdi motelduko duen arren.
Greba horren ondorioz, esaterako, Javier Bardem espainiar aktoreak ezingo du aurtengo hiru Donostia sarietako bat hartu, eta datorren urteko irekiera galan jasoko du golardoa, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak esan duenez. Grebak AEBko izar ospetsuen hara-hona apaldu du, Rebordinosek onartu duenez (hiru aktore oso ospetsuk, tartean Donostia saria jaso behar zuen batek, bertan behera utzi behar izan dute Donostiako bisita), baina ez du pelikulen programazioa baldintzatu.
Hayao Miyazaki animaziozko zinemaren maisu beteranoak, beste saridunetako batek, ere ezingo du berari dagokion saria bertatik bertara jaso, mugikortasun arazoak tarteko, eta Tokion dagoela emango diote, inaugurazio galaren barruan, ostiralean, 20:30etik aurrera, eitb.eus eta ETBko kamerak horren lekuko direla.
Hirugarren Donostia saria, euskal zinemagile batek jasoko duen lehenengoa, Victor Erice zuzendariak hartuko du irailaren 29an, ostiralarekin, eta Cerrar los ojos filma aurkeztuko du, gainera, 30 urteren buruan zuzendu duen lehen film luzea.
Sail Ofiziala
Hamasei film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren eta gainerako sari nagusien bila, Claire Denis zinemagilea buru izango den epaimahai ofiziala limurtu nahian, tartean bi euskal film: El sueño de la sultana Isabel Herguera zinemagileak ondutako animaziozko lana eta O corno Jaione Camborda Galizian bizi den donostiar zinemagilearen proposamena.
Euskal zinema
Nolanahi den, sail nagusian ez ezik, Zinemaldiko beste atal batzuetan ere izango dira euskal filmak. Zabaltegi-Tabakalera begirada eta molde berriak bilatzen dituen sailean, esaterako, bi euskal film lehiatuko dira: Contadores Irati Gorostidiren film laburra eta Mamántula Ion de Sosa donostiarraren film ertaina.
Horiez gain, ikusgai egongo dira, besteak beste, Bizkarsoro eta Mirande Josu Martinezen filmak, Bidasoa 2018-2023 Fermin Muguruzaren dokumentala, Misión a Marte, Irati eta 20.000 especies de abejas sarituak eta Arnasa betean (Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia), euskal emakume zinemagileen lekukotasunak batzen dituen dokumentala.
Fermin Muguruzak "Bidasoa 2018-2023" dokumentala aurkeztuko du
Hain zuzen ere, Euskal Zinemaren Gala ixteko proiektatuko dute dokumental hori, irailaren 26an, eta lehenago Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira saria jasoko du bere ibilbide osoaren omenez. Gainera, Estibaliz Urresolak EITB Saria: Egile Berriak saria jasoko du EITBren eskutik, 20.000 especies de abejas bere lehen filmak izan duen oihartzunaren omenez.
EITBk ere urteroko bere gala egingo du Zinemaldian, hilaren 27an, eta Itxaso telesail berria erakutsiko du bertan lehenengoz.
Aurten, bestalde, Sail Ofizialeko filmak euskarazko azpidatziekin ikusi ahal izango dira jaialdiaren historian lehenengoz.
Izarrak
AEBko lanuzteak lanuzte, Zinemaldiak hainbat aktore eta zinemagile ospetsuren bisita utziko digu, hala nola Jessica Chastain, Claire Denis bera, Juliette Binoche, Mads Mikkelsen, Isabel Coixet, Michel Franco, Jonathan Glazer, Todd Haynes, Ladj Ly, Ana Torrent, Santiago Mitre, Emma Suarez, Sergi Lopez…
Zure interesekoa izan daiteke
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.