Ekainak 24 - uztailak 1
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Queer utopia" argituko du Zinegoak jaialdiak

Dom Campistron artistak diseinatu du Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren kartela.
Dom Campistron, Zinegoaken kartelaren egilea
Dom Campistron, Zinegoaken kartelaren egilea

Dom Campistron aldudar artistak diseinatu du Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren kartela. Zinema topaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, "jaialdiak 2024ko edizio honetan aldarrikatzen duen queer utopiaren ideia gorpuzten duten bi pertsona erakusten dizkigu".

"Norberak bere burua eraikitzeko eta adierazteko askatasunaren ideian sakontzen jarraitu nahi genuen, eta berezitasun hori oinarria izan zedila askotariko pertsonez betetako gizarte berri bat eraikitzeko, munduan egoteko modu berriak asmatzeko antolatzen, biltzen eta sareak ehuntzen baitira", esan du Alaitz Arenzana jaialdiaren zuzendariak.

Zinegoak ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Bilborocken, Golem Alhondigan edo BilbaoArten. Ekainaren 24an, astelehena, inaugurazio-gala egingo da Arriaga Antzokian, baina aurreko asteburuan hainbat jarduera osagarri egingo dira "3, 2, 1... Zinegoak!" lelopean.

Zinegoak kartela 2024 Zinegoak kartela 2024

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Jacob Elordi aktore australiarra "Frankenstein" filmean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan

Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X