"Marco" Oscarretarako bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
"Marco" Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako Akademiak Oscar sarietara bidaltzeko aukeratu dituen hiru lanetako bat. Moriartitarrek Veneziako zinemaldiko Orizzonti sailean estreinatu berri duten filmaren, La estrella azulen (Javier Macipe) eta Segundo premioren (Iaski Lacuesta) artean aukeratu beharko dute Espainiako Akademiako kideek orain, bozketan, Hollywoodeko Akademiaren sarietarako behin betiko hautagaia zein izango den ebazteko.
Irailaren 18an iragarriko dute hautagaia, eta ikuskizun izango da oraindik Hollywoodeko Akademiak sail horretako azken izendatuen artean aukeratzen ote duen.
Loreak, Handia eta La trinchera infinita Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filmak ere aukeratu zituen bere garaian Espainiako Akademiak, hiruko aurretiko aukeraketan, eta "Loreak" eta "La trinchera infinita" Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaiak ere izan ziren, baina, azkenean, batek ere ez zuen lortu Hollywoodeko Akademiaren izendatuen artean egotea.
1997an, Bihotzondoko sekretuak Montxo Armendarizen flima Oscarretako hautagai izan zen, atzerriko film onenaren atalean.
Marco, EITBren parte-hartzea duen filma, benetako gertakari batean oinarrituta dago: Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera iritsi zen, eta, bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik nabarmendu zen. Egun batean, historialari batek haren kontakizuna erabat faltsua dela jakitera eman arte.
Zure interesekoa izan daiteke
‘Itzalak argitzen’: euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok 'Itzalak argitzen' dokumentala gauzatu dute 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’ (Anjel Lertxundi, 1985), ‘Zergatik panpox’ (Xabier Elorriaga, 1985), ‘Ehun metro’ (Alfonso Ungria, 1985) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren barruko Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.