''Sacamantecas''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

David Perez Sañudok Sacamantecas arabar hiltzaileari buruz zuzenduko duen pelikula filmatzen hasi dira

EITBren parte hartzea duen pelikula euskaraz filmatuko dute nagusiki, eta Antonio de la Torre, Patricia Lopez Arnaiz, Josean Bengoetxea, Eneko Sagardoy eta Urko Olazabal daude aktore taldean, besteak beste.
Patricia Lopez Arnaiz, David Perez Sañudo eta Antonio de la Torre. Argazkia: David Herranz.
Patricia Lopez Arnaiz, David Perez Sañudo eta Antonio de la Torre. Argazkia: David Herranz.

Sacamantecas, XIX. mendean sei emakume hil arabar hiltzaileari buruzko pelikula, filmatzen hasi dira Gasteizen, "euskaraz nagusiki", eta Patricia Lopez Arnaiz eta Antonio de la Torre aktoreak taldearen buru direla.

David Perez Sañudo gasteiztar zinemagileak (Ane, Azken erromantikoak) zuzendu du filma, eta, Juan Diez de Garayo Sacamantecasen hilketak kontatzeaz gain, "emakumeen kontrako indarkeriak markatu zuen garai baten kronika egingo du, pertsonaien bidez".

Sacamantecasek (Egilatz, 1821 – Gasteiz, 1881) 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil zituen.

Perez Sañudok eta Sergio Granadak idatzi dute EITBren parte hartzea duen filma, Asier Guerricaechevarriaren eta Joan Urkixoren jatorrizko istorio batean oinarrituta, eta hiru pertsonaiaren istorioa du kontagai: "hiltzailea, justizia bila ari dena eta, azkenean, egia aurkitzen duena".

Patricia Lopez Arnaiz eta Antonio de la Torre protagonistek Eneko Sagardoy, Josean Bengoetxea, Luis Callejo, Urko Olazabal, Haizea Carneros, Isabel Gaudí eta Fernando Albizu izango dituzte ondoan, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X