'Emilia Perez', 'The Brutalist' eta 'Shogun', garaile Urrezko Globoetan
Emilia Perez, lau sarirekin, eta The Brutalist, hiru golardorekin, izan dira Urrezko Globoen 82. edizioaren garaile nagusiak. Horiekin batera, Shogun telesaila nabarmendu da, hautagai zen lau sailetan lortu baitu saria.
Emilia Perez Jacques Audiard-ek zuzendutako pelikula frantsesk Hollywoodeko Prentsa Atzerritarraren Elkarteak urtero ematen dituen sarietako lau bereganatu ditu, baina hamar hautagaitza zituen.
Nikki Glaser umoregileak Los Angelesko Beverly Hilton hotelean zuzendutako galan, Audiarden thriller musikalak eraman ditu pelikula musikal onenaren saria, abesti original onenarena, ingelesezkoa ez den pelikula onenarena eta bigarren mailako emakumezko aktore onenarena (Zoe Saldana). Karla Sofia Gascon aktore espainiarra, pelikularen protagonista, aktore onenaren saria jasotzeko hautagaien artean zegoen, baina azkenean Demi Moorek eskuratu du The Substancen egindako lanagatik.
Galaren une gogoangarrienetako bat, hala ere, aktore espainiarrarena izan da, Emilia Perezen lantalde osoarekin batera eszenatokira igo eta gorrotoaren aurkako hitzak egin baititu: "Eskerrik asko. Kolore hauek aukeratu ditut gaur, budismoaren koloreak, mezu bat dudalako zuentzat: argia beti gailentzen zaio iluntasunari. Hainbeste gauza ditut orain esateko… Espetxera gaitzakezue, jo gaitzakezue, baina sekula ez duzue gure arima, gure erresistentzia eta gure nortasuna zuenganatuko. Esan ozen: askatasuna. Naizena naiz, ez zuk nahi duzuna", adierazi du aktore espainiarrak.
The Brutalist izan da beste garaile nagusia, eta pelikula dramatiko onena izendatu dute, zuzendari onenaren saria eman diote Brady Corbeti, eta gizonezko aktore onenarena Adrien Brodyri. Fernanda Torresek bereganatu du emakumezko aktore dramatiko onenaren puxika, Ainda estou aqui pelikula brasildarrean egindako lanagatik, eta Sebastian Stanentzat izan da komedia edo musikaleko gizonezko aktore onenaren saria. Kieran Culkinek bigarren mailako aktore onenaren urrezko puxika eraman du A Real Painen egindako lanagatik.
Gints Zilbalodis letoniarraren Flow "katuen pelikula txikia" izan da sariduna animazio sailean, gidoi onena Peter Straughanentzat izan da Conclavegatik, eta Trent Reznorrek eta Atticus Rossek soinu banda onenaren saria eraman dute Challengersen egindako lanagatik. Wickedentzat izan da txartel-leihatiletako lorpen handienaren Urrezko Puxika berria, besteak beste, Deadpool and Wolverine, Alien: Romulus, Twisters, Gladiator II, The Wild Robot, Beetlejuice Beetlejuice eta Inside Out 2 garaituta.
Telebista arloan, Shogun izan da garaile nagusia. Feudalismo garaiko Japonian girotutako drama historikoak hautagai zen lau kategorietan irabazi du: telesail dramatiko onena, emakumezko aktore protagonista onena (Anna Sawai), gizonezko aktore protagonista onena (Hiroyuki Sanada) eta bigarren mailako gizonezko aktore onena (Tadanobu Asano).
Hacks izan da garaile komediazko telesailen atalean, eta Jean Smart protagonistak beste urrezko puxika bat eraman du. Jeremy Allen Whitek ere berriro eskuratu du saria The Bear telesailean egindako lanagatik. Baby Reindeer lanak telesail labur onenaren saria eskuratu du, eta Jessica Gunning protagonistarentzat izan da bigarren mailako emakumezko aktore onenaren golardoa.
Jodie Foster ere saritu dute True Detectiven egindako lanagatik, eta Colin Farrell The Penguinengatik. Ali Wong aktoreak eskuratu du lehenengo aldiz eman duten 'stand up' umoregile onenaren saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.