Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Sorcières, chroniques d'un massacre" film luze dokumentala Fipadocen estreinatuko dute

Sorgintzat hartu zituzten emakumeek Europa osoan pairatu zuten jazarpena erakusten duen Marie Thiryren lanaren premiérea Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Biarrizko jaialdian egingo dute.
"La caza de brujas en Lapurdi"
"La caza de brujas en Lapurdi"

Sorcières, chroniques d'un massacre Marie Thiryk zuzendu duen film luze dokumentala Biarrizko Udal Kasinoan estreinatuko dute ostegunean, urtarrilak 30, 09:30ean, Fipadoc Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Biarrizko jaialdian. Urtarrilaren 24tik otsailaren 1era egingo dute zinema topaldia itsas bazterreko udalerrian.

EITBren parte-hartzea duen filma ostiralean, urtarrilak 31, ere ikusi ahalko da, 16:15ean Bellevue auditoriumean. Pierre Lancre epaile inkisidorearen liburua da Sorcières, chroniques d'un massacre pelikularen haria; XVII. mendean Euskal Herrira bidali zuten Lancre, Europa osoan sorginkeria egotzita jazartzen ari ziren emakumeen auziak gidatzeko.

89 minutuko filmak Akelarre Pablo Agueroren pelikulako irudiak erabiltzen ditu, tartean hainbat eszena argitaragabe, eta, besteak beste, Laurent Fénart argazkilaritza zuzendariak eta Pascal Gaigne musikariak hartu dute parte filmean.

'La caza de brujas en Lapurdi' 'La caza de brujas en Lapurdi'

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

‘Itzalak argitzen’: euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok 'Itzalak argitzen' dokumentala gauzatu dute 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’ (Anjel Lertxundi, 1985), ‘Zergatik panpox’ (Xabier Elorriaga, 1985), ‘Ehun metro’ (Alfonso Ungria, 1985) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren barruko Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X