Goya sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Sagardoy eta Ion de Sosa, fikziozko film labur onenaren Goya sariaren bila

sagardoy sosa portada euskaraz
18:00 - 20:00
Eneko Sagardoy eta Ion de Sosa, fikziozko film labur onenaren Goya sariaren bila
Sagardoyrentzat bigarren Goya saria izango litzateke, oraingoa "Betiko gaua" pelikula zuzentzearren. Ion de Sosa lehenengo sariaren bila ari da "Mamantula" pelikulari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Jacob Elordi aktore australiarra "Frankenstein" filmean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan

Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X