Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Karmele' Asier Altunaren filma urriaren 10ean estreinatuko dute zinema aretoetan

"Zipriztin musikalak dituen drama historikoa" "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, eta Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak.
Jone Laspiur "Karmele" filmeko protagonista
Jone Laspiur aktorea, "Karmele" filmean

"Karmele" Asier Altuna zinemagile bergararraren film luzea urriaren 10ean estreinatuko dute zinema aretoetan. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy aktoreak dira "drama historiko eta hunkigarri" honen protagonistak, eta musikak presentzia handia dauka lanean.

Filmaren arduradunek jakinarazi dutenez, filmaren bi protagonista nagusiekin batera, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran aktoreak ere agertzen dira lanean, besteak beste.

Asier Altunak idatzi eta zuzendu du filma, 'Elkarrekin esnatzeko ordua' Kirmen Uribe idazlearen eleberrian oinarrituta; Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren benetako bizitzak kontatzen ditu, hortaz, liburuak egin zuen bezala.

Zuzendariaren hitzetan, "Karmele kulturak, musikak eta arteak zipriztindutako bidaia bat da. Beti erakarri izan naute hainbat belaunaldi biltzen dituzten historia familiarrak".

Filmak bikote baten eta haren familiaren "odisea zirraragarri eta iradokitzailea" erakusten du, kontinente batetik bestera jauzian, XX. mendearen lehen erdian. Iragan hurbileko "istorio epiko bat" da, baina, aldi berean, "gaurkotasuna duten gai unibertsal eta atenporalak" ukitzen ditu, hala nola maitasuna, familia, kultura eta askatasuna.

Musika filmaren hari garrantzitsua da, eta euskal musika, jazza, boleroak eta guarachak entzungo dira. Aitor Etxebarria da musikaren konpositorea.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X