Ion de Sosak Locarnoko zinema jaialdian estreinatuko du “Balearic”
Donostiar zinemagilearen film luzea Concorso Cineasti del Presente sailean lehiatuko da Suitzako hiriko jaialdian.
Ion de Sosa donostiar zinema zuzendariak (Sueñan los androides, Leyenda dorada, Mamantula…) Locarnoko jaialdian estreinatuko du Balearic bere film luze berria. Abuztuaren 6tik 16ra egingo dute zinemaldi hori, Suitzako hirian.
Concorso Cineasti del Presente sailean hartuko du parte Balearicek, zinemagile berritzaileen lehen edo bigarren film luzeak biltzen dituen atalean. “Gaur egungo eta biharko zinemaren egileen espazioa da, forma eta genero sailkapen guztietatik haratago bizi den horrena”, antolatzaileek diotenez.
Mallorcako luxuzko etxalde batean baimenik gabe sartu eta gero hiru dobermanen mehatxupean igerileku baten barruan harrapatuta gelditu den gazte talde baten istorioa kontatzen du De Sosaren filmak. “Udako pelikula bat egin nahi nuen, belaunaldien arteko amildegiak, klase arteko ezberdinkeria eta ekosistema hori iraunarazteko sortzen diren hesiak jorratuko zituenak”, zuzendariak azaldu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Bero egiten du Laponian
Zinemara goazen bakoitzean, hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: engaina nazazu gozoki, prest nauzu.
Silver Film Festivalek Elena Irureta omenduko du
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 20tik 24ra egingo dute, Bilbon, eta 16 filmen proiekzioa, solasaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Maiatasuna eta sexua adinari begiratu gabe bizitzeko gonbita egingo du, bost egunez.
"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.