Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mirentxu Loyarte zinemagilea zendu da

Iruindar zinemagileak “Irrintzi” filma zuzendu zuen 1978an. Iratxe Fresneda zuzendariak haren lana arakatu zuen Irrintziaren oihartzunak 2016ko pelikulan.

Mirentxu Loyarte zinemagilea "Irrintziaren oihartzunak" Iratxe Fresnedaren filmeko irudi batean.
Mirentxu Loyarte, "Irrintziaren oihartzunak" Iratxe Fresnedaren filmeko fotograma batean

Mirentxu Loyarte zinemagilea (Iruñea, 1938-2025) zendu da. 1960ko eta 1970eko hamarkada amaieran euskal zinema sortu zuen taldeko (Nestor Basterretxea, Fernando Larruquert, Javier Agirresarobe…) kidea izan zen Loyarte, aitzindaria.

1978an, Irrintzi film laburra zuzendu zuen, Luis Iturriren gidoia, Xabier Urbeltzen musika, Gabriel Celayaren, Blas de Oteroren eta Gabriel Arestiren eta Xabier Amurizaren hitzak jasotzen zituen euskal nortasunari buruzko pelikula labur esperimentala.

Gainera, Ikuska dokumentalen sail funtsezkoaren 12. lana zuzendu zuen 1981ean. Hamar minutuko filmean, euskal emakumearen egoerari begiratu zion Loyartek.

2016an, Iratxe Fresneda zinemagile eta ikertzaileak Irrintziaren oihartzunak filma aurkeztu zuen. “Loyarteren sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutu gabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi”, esan zuen lanaren egileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X