Eloy eta Ivan, deabru berak hartuak
Biek, Eloy de la Iglesiak eta Ivan Zuluetak, erabili izan zuten zeluloidea espresabide. Zigor kolpe moduan ere bai. Bazekiten (bederen, bazuten susmo argia) zer zegoen jokoan baina ez zuten atzerapausorik eman.
Bukatzear dagoen aurtengo Donostiako Zinemaldian anitzak izan dira zinemak dituen ahalmen guztien aurrean, belauniko jarrita, gur egin izan dioten filmak.
Bi ditut nik bereziki gogoko, bereziki aztoragarri, bereziki aipagarri. Bietan da begi bistakoa Zinema dela Satanas bera baino tentalari handiagoa, erakargarriagoa, arriskutsuagoa ere bai. Bi pelikula horiek gure-gureak izan diren (diren, oraindik ere, izango diren betiereko…) bi sortzaileren egia kasik erabatekoa azaltzen dute. Hasiera batean, badirudi ezerk ez dituela ez elkartzen, ez lotzen, ez bata bestearen ondoan jartzen. Alta, bi filmak ikusi osteko hausnarketak, dastatzean (gustu mikatzaz ahoan) jasandako sentsazioek, ondorio zehatz batera eramango gaituzte: El pico, Navajeros, Los placeres ocultos, Los novios búlgaros pelikulak ondu zituen Zarautzen jaiotako Eloy de la Iglesiak eta zinemaz genekien (eta dakigun) guztia azpikoz gora jarri zuen Arrebatoren egilea den Ivan Zulueta Vergarajauregi donostiarrak bizitza eta arima baino askoz gehiago exijitzen dizun nagusi bati eman zioten dena. Berarekin ez baitago erdibiderik: “dena ala ezer ez” da hemen kontua. Nagusi horrek Zinema du izena eta izana.
Bilboko Gaizka Urrestik aurkeztu du Donostian Bilbokoak diren Pedro Olea autore ezinbestekoaren eta Oihana alabaren Altube Films ekoiztetxeak sostengaturiko Eloy de la Iglesia, adicto al cine dokumental braboa. Zinemaren munduan, industrian, ere eskarmentu handikoak diren Monica Medinak eta Enrique Lopez Lavignek Donostian eta Villabonan eman zituzten ordu franko, El último arrebato filmatzen.
Hemengoak dira, beraz, une askotan bi film horien paisaiak. Bai kanpokoak bai barrukoak. Baita Madrilgoak ere, garai batean hara joaten baitzen jendetza hantxe aurkitzen zirelako bai nahi zenuena izateko aukerak, bai tentazio oro, bai arrisku deliziosoak. Hor zenuen zain Tentalari Nagusia, Zinema, hots.
Bi film ezinbestekoek bi gizaki definiezin, mugaezin, marka guztiez fuerakoren erretratua egiten dute. Bien inguruabarrak ere marrazten dituzte fin-finki. Ez zuten ez batak ez besteak bizitza gozoa izan, baina biek onartu zituzten oldarrez beren hautuen ondorioak. Izan ziren Zinemaren, drogaren eta normatiboa ez zen sexualitate baten morroi balentak.
Biek erabili izan zuten zeluloidea espresabide. Zigor kolpe moduan ere bai. Bazekiten (bederen, bazuten susmo argia) zer zegoen jokoan baina ez zuten atzerapausorik eman. Bueltan jaso zutena zinemajaleon mira izan zen. Baita euren akabamendu propioa ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.