JAIALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendi Film, Bilboko nazioarteko mendi zinemaldiaren XVIII. edizioa

18:00 - 20:00

Euskalduna Jauregia izango da jaialdiaren kanpaleku nagusia eta abenduaren 5etik 14ra 55 film proiektatuko dira, horietatik 12 euskal ekoizpenak. Jaialdiaren irekiera ekitaldian Entre Juan y Juanito izango da ikusgai, Juanito Oiarzabali buruz Javier Alvarok zuzendu duen filma. Bestalde, iazko Mendi Film bekari esker sortutako Luis Arrietaren filma aurkeztuko da: Sustraiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X