Hind neskatoak Herman “reichsmarschalla” gainditu
Kontu ukaezina da: Gazako gatazka krudelean, Israelek kontakizunaren borroka galdu du. Munduko populazio gehiena Palestinaren alde jarri da, bere eginez palestinarrek irudiz zein hitzez eta zenbakiz kontatzen duten oro. Harrigarria da oso, zeren juduak betidanik izan baitira komunikazioaren maisu-maistrak, izan zinema, izan literatura, izan hedabideak, izan publizitatea. Alta, egunotan ikusleek errezeloz begiratzen dituzte Shoah edo Holokaustoaren inguruan eginiko pelikulak. Aldiz, Gazan bizi eta hiltzen diren horien tristezia hondogabea azaltzen dutenak saritu, txalotu, gomendatu egiten dituzte sutsu.
Ez da horren aspaldiko kontua. Iragan maiatzean hasi zen dena. Cannesen. ACID izeneko sail errebeldean. Aurkeztu zen bertan Sepideh Farsi Irango emakume zinemagileak sortutako Put your Soul on Your Hand and Walk lana; ’sortu’ baino askoz zehatzago joko nuke, ‘josi’ hitza erabiliz gero.
Hain zuzen ere, ausarta oso den Sepidek Palestinatik bertatik neska gazte batek hala moduan helarazten zizkion argazkiak, bideoak, audioak hartu eta izugarrizko muntaketa presazkoa asmatu zuen. Izugarrizkoa. Presazkoa. Argia. Esanguratsua. Memento askotan pelikulak bazuen Sirian jasandako sarraskiaren lehengo unetan mugikorrez hartutako irudi zakar eta trakets haiei zerien indar eta egia bera. Siriako biztanleek munduratu horiena, bai. Edo geroxeago matxinatuko ziren Irango neskenek zuten gordintasun garden bera.
26 urteko Fatma Hassouna argazki kazetaria zen Sepediri Gazako errealitatearen berri bidaltzen ziona. Sortzaile iraniarra beti agertu zen beldur. Goizero, arratsaldero, gauero. Ez bazuen egunean zehar Fatmaren seinalerik, zer ote gertatu? Bidaltzeko modurik ez zuela lortu edo, okerrago, ezbeharren baten adierazgarri?
Azkenean, irandarraren susmo txarra bete zen: Cannesera joatear zela, Israelek jaurtitako misil batek akabatu zuen kazetari gazte eta oldartsua. Pelikula estreinatu zen egunean, txalo zaparrada eskaini zioten ikusleek hor ez zen Hassounaren errekuerdoari.
Venezian, antzeko zerbait gertatu zen Kaouther Ben Hania emakume zinemagile tunisiarrak buruturiko The voice of Hind Rajab filmarekin, zeina gure karteldegian ikusgai dagoen. 23 minutuz txalotu zuten Lidon, eta Epaimahaiaren Saria preziatua eskuratu zuen. Jasoko zuen geroxeago Chicagon Zilarrezko Hugo saria, baita ikusleen saria ere, Donostian. Are, Zinemaldian eman zuten egunean, hainbat elkartek manifestazio batera egin zuten dei, Hind neskatoaren izena bandera harturik. Eta jendez gainezka izan ziren kaleak.
La voz de Hind-ek zer kontatzen duen ederki dakizue. Benetako gertaera garratz bat, alegia. Tankeek inguratua den kotxe batean denak daude hilik… neskato bat izan ezik.
Honek Palestinako Ilargi Gorrikoei deitzen die mugikorraz, salbatzeko erregutuz. Egoera, protokoloak, burokrazia eta ezina hain dira latzak ze ez baitira garaiz iritsiko, Hind hilik aurkituz.
Ilargi Gorrikoen egoitzan jasotako dei benetakoak hartzen ditu Kaouther Ben Haniak bere filmaren ardatz. Hind ari da gure etxe ondoko aretoetan den jendearekin hizketa desesperatuan… Ikusleek negar egiten dute…
Ez dut uste erraturik nagoenik: Palestinak Israel gainditu du kontakizunean. Izan ere, askoren ustez (gehiegikeria deritzot nik horri, barka) Hind Ana Frankekin berarekin konpara daiteke…
Israelen kontraerasoak alferrikakoak suertatu dira. Ugaritzen ari dira pantailetan naziek eginiko bassakeriak gai dituzten filmak, baina badirudi genozidio hitza sorrarazi zuen herio-industria hura iraganeko kontutzat hartzen duela jendeak. Okerrago ere, nik uste, Auschwitzen, Dachaun, Bünchelwald bezalako deuseztatze-esparruetan gertaturiko triskantza antolatuaren berri ematen denero, ikusleek biktima haien ondorengoak borreroak nola bilakatu diren galdetzen diote beren buruari, gogoeta haratago eraman gabe. Nire irudiko, ordea, gas-kamera haietan, errausste-labe horietan gaur egun Palestinan gertatzen ari denari buruzko galdera askorentzako erantzuna ezkutatzen da.
Israelek galdu du borroka. Orain badugu karteldegian, Hitlerrren laguntzaile fidelena, ahalmentsuena izan zen Herman Goering pertsonaiaren erretratu poliedrikoa egiten duen Nüremberg izenburuko filma. Akademikoa, txukuna. Ez da, ez, El hijo de Saul edo The Zone of Interest bezain behin betikoa. Ez du inor harritzen eta modaz pasatako zinemaren manerak ditu. Galdu du Israelek kontakizunaren lehia.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.