FILM LUZE BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikusi primizian "El mal" Bajo Ulloaren film berriaren trailerra

EITBren parte hartzea duen filmean, inoizko hiltzaile handienari buruzko liburu bat idazteko proposamena jasoko duen kazetari baten istorioa kontatzen du Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak.

"El mal" Juanma Bajo Ulloaren filma
18:00 - 20:00

"El mal"

Juanma Bajo Ulloa gasteiztar zuzendariak (Alas de mariposa, La madre muerta, Airbag) urtarrilaren 16an estreinatuko du bere hurrengo filma, El mal. EiTBren parte-hartzea duen filmean, Martin pertsonaia durduzagarria kazetari batekin harremanetan jarriko da, bere "talentuari" buruzko liburu bat idaztea proposatzeko; inoizko hiltzailerik handiena omen da.

Film luzearen trailerra primizian aurkezten dugu. 

Aktoreen artean, Natalia Tena (Game of Thrones, Baby), Belén Fabra (Hanna, Chinas), Tony Dalton (Better call Saul, The Last of Us), Fernando Gil (La cinta de Alex, Machos Alfa) eta María Schwinning daude.

Zuzendariaren hitzetan, filmak "ongiaren eta gaizkiaren arteko hurbiltasun harrigarria aztertzen du. Gizakiak bizitzaren alde ilunarekin duen erakarpen irrazionala aztertzen du. Filmak ez du soilik suspensezko mekanismo gisa funtzionatzen, baizik eta barkamenari eta gabezia afektiboei buruzko hausnarketa gisa ere". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X