Odola! Odol gehiago!
Benedika fortuna! Ala enkontru hona! idatzi zuen antzina autore klasikoak. Halakoxeak izan dira Bilbon eta Donostian jende frankok leku ezohikoetan zinema bi sortzaile handirekin egindako enkontruak.
Egoitza Arriaga antzokiaren kasik aurrean duen ehun urtetik gorako Cocherito de Bilbao klubean (omentzen dira bertan arte guztiak, tauromakia barne) Bizkaiko hiriburuan Out Of This World bere hurrengo filmaren postprodukzioa amaitzen ari den Albert Serra zuzendariarekin bildu ginen Tardes de soledad berea jasotzen ari den aitortza guztiak direla eta alabantzetan, topa eginez. Azken errekonozimendu horiek Oscarretako lehiaren final-zortzirenetan sartu izana eta Los Angeleseko zinema kritikariek eskaini dioten Douglas Edwards saria dira, azken garaikur honek urteko film esperimental onena seinalatzen duelarik.
Bastante esperimentala izan da beti, bai, Serraren zinemagintza. Froga bezala, Bruselan, Goyaren inguruko erakusketa baten barruan estreinatu berri den Tauromaquia izenburuko instalazioa. Ez da inoiz zinema areto korrienteetan ikusiko, nahiz eta benetako saloi luxu handikoak izan, bai teknologia aldetik bai konfort maila aldetik. Ez etxe ondoko, ez etxe barruko pantailetan. Museoetan baizik. Bruselako Bozar jauregian, adibidez, urtarrilaren 11 arte. Bi pantaila ezberdinetan. 10 minutuko proiekzioan. Pablo Aguado toreroarekin filmaturiko zezenketa lantze hainbat. Kamerak, kamerek, hartuak. Muntaketa gelan sortuak. Hortxe eta horiexek zinemagintzaren sekreturik handiena eta misterio ederrena. Izan ere, pelikula bat muntaketa gelan sortu, eraiki, gauzatu egiten da. Pekinera ere eramango duten pieza horretan, ikusleak begiratzen duen muleta pase batek ez du zertan zezenketa bakar batean gertatu behar izan. Kontrakoa kasik, zelatatzen dugun hori, plaza batean hasi zuen toreroak eta beste batean bukatu.
Misterio horretan, muntaketa gelakoan, alegia, murgildu zituen ikusleak Iñigo filmaren egilea dugun Arbizuko Imanol Rayo sortzaileak.
Muga guztietatik at den zeluloidezko esperimentu bereak Loiolako Iñigoren arimaren gaueko amildegira botatzen gaitu 30 planotan filmaturiko zeluloidezko egintza batean. Hitzik ez da. Loiolako Iñigo inguratzen duen Naturaren soinuak mila eta bat dira aldiz. Animalien orroak, zaunkak, marruak, joareak, kurriloen hegadak, gizakien xuxurlak eta pauso arinak… Horiek guztiek daramate filmaren zama narratiboa. Hori lortzeko, Imanolek eta soinuaren ardura onartu zuten Andrea Saenz Pereirok eta Xanti Salvadorrek bost hilabete pasa zuten, Imanolekin batera, soinu muntaketaren prozesuan. Erabili zuten horretarako 1931n Bakion jaiotako Luis Castroren soinu-liburutegia. Aurkitzen dira bertan milioi bat soinu, zarata, intziri, marmar, kolpe, taupada, ur jauzi… Bilatu zituzten bertan Imanolek, Xantik eta zuzeneko soinuaren ardura zuen Andreak ikuslearen gidaria izango zen Naturaren eta bertan bizi direnen lengoaia.
Imanolekin izan genuen enkontrua ez zen, ezta ere, leku ohiko batean gertatu. Tauromaquia nola, Iñigo ez da ikusiko areto komertzialetan. Abenduaren 16ko emanaldia, kasurako, Donostiako Jesuiten Loiola Zentroan suertatu zen…
Bai Imanolek bai Albertek gauza eder asko kontatu zuten zinemaren magia deabruzkoaz. Aguirre, la cólera de Dios burutu zuen Werner Herzogekin bat zetorren katalana. Ez batak ez besteak ez dute ‘errealitatea’ bilatzen pelikulak egitean ‘egia’ baizik. Horrela izanik, telebista-emankizun batentzako kamerak har dezaken horretatik harago doaz beti beren objektiboak, errealitateak ezkutatzen duen ‘egia’ horren bila. Eta ez egia biribila, osoa, aldaezina den hori baizik eta gauzen, gizakion, bizidunen, momentuen esentzia dardartia gordetzen duena.
Esan zuen Albertek Bilbon herioa, izua, odola ederrak direla kamerarentzako, pantailan. Dir-dir egiten dutelako. Indarra dutelako. Horrelakorik ezin aipatu ohiko topaketetan; bai, ordea, Fortunak bedeinkatzen dituen enkontruetan. Esan zuen Imanolek Donostian posible duela ikusle batek 14 minutu irauten duen plano bat aguantatzea. Jakina, Fortunak bedeinkatuak garelako zinemak zaurituok.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.