Oscarren banaketa ekitaldia Youtuben ikusi ahal izango da 2029tik aurrera
Hollywoodeko Akademiaren eta bideo plataformaren arteko akordioa 2033ra artekoa da gutxienez.
Zinema Arte eta Zientzien AEBetako Akademiak eta Youtubek akordioa erdietsi dute streaming bidezko bideo plataformak Oscarren gaineko eskubideak mundu mailan eros ditzan.
2029an sartuko da indarrean hitzarmena, Oscarren 101. zeremonian, eta 2023ra arte lotu dute oraingoz. 2028ra arte, Oscarren 101. zeremonia egin arte, Disney ABCren esku jarraituko dute eskubideek.
Horrela, AEBetako zinema industriaren gala garrantzitsuena “zuzenean eta doan” jarraitu ahalko dute mundu osoan Youtubera sarbidea duten 2.000 milioi pertsoek eta AEBetako Youtube TVren harpidedunek.
Sariak emateko ekitaldia bera ez ezik, Youtuberekiko akordioak alfonbra gorriaren berri, agertokiaren atzeko edukiak, izendapenen iragarpena, ohorezko Oscarrak emateko ekitaldia, Oscarretarako izendatuen jaia, Akademiako kideekiko elkarrizketak eta beste hamaika eduki gehiago ere jasotzen ditu.