Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Robert Duvall aktorea zendu da, 95 urte zituela

Apocalypse Now eta Aitajauna filmetako aktore ospetsua igande gauean hil zen, Virginan, Luciana Duvall haren alargunak iragarri duenez. 2003an, Donostia saria eman zion Zinemaldiak. 

London (United Kingdom), 16/02/2026.- (FILE) - US actor and cast member Robert Duvall arrives at the world premiere of 'Jack Reacher' in Leicester Square in London, Britain, 10 December 2012 (reissued 16 February 2026). Robert Duvall 'passed away peacefully at home, surrounded by love and comfort' at the age of 95, his wife, Luciana, wrote in a message on Facebook on 16 February 2026. (Cine, Reino Unido, Londres) EFE/EPA/FACUNDO ARRIZABALAGA
Rober Duvall. Argazkia: Efe.

Robert Duvall, Apocalypse Now, Aitajauna eta beste hainbat film mitikotako aktorea, igande gauean hil zen, Middleburgeko (Virginia, AEB) bere etxean, 95 urte zituela, Luciana Duvall haren alargunak zabaldu zuenez, familiarteak inguratuta.

Zazpi aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako, eta 1983an lortu zuen saria, Tender mercies filmean country kantari ohi etxegabe batena egiteagatik. Duvallek oholtzan abiatu zuen bere ibilbide arrakastatsua, telebistan jarraitu zuen eta, azkenik, arrasto sakona utzi zuen zinemagintzan.  

Robert Duvall 1931ko urtarrilaren 5ean jaio zen, San Diegon, eta Urretxindor bat hiltzea filmean (Robert Mulligan, 1962) egin zuen zinemako debuta, telebistan lan egiteari utzi gabe.

Aitajauna (Francis Ford Coppola, 1972) filmean Tom Hagen abokatuarena, corleonetarren consigliere-arena egiteagatik, izendatu zuten lehenengoz Oscarretarako, eta Aitajauna IIk nazioarte mailako ospea ekarri zion.

Ford Coppolaren Apocalypse Nown elkartu zen ostera ere, Bill Kilgore teniente koronelarena egiteko orduan. Betikotu egin den esaldi bat bota zuen paper horretan: “Atsegin dut napalm usaina goizetan”.  

Oscar sariaz gain, Bafta sari bat, Urrezko lau Globo, bi Emmy eta SAG Zinemako Aktoreen Sindikatuaren sari bat bildu zituen Duvallek.

2005ean, George W. Bush presidenteak Arteen Domina Nazionala eman zion Etxe Zurian. 

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X