ZINEMA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza

Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.

pelikula
'Yellow letters' filmaren aurkezpena. Argazkia. EFE

Ilker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren Yellow Letters filmak lortu du Berlinaleren 76. edizioko pelikula onenaren Urrezko Hartza. 

Berlinaleko nazioarteko epaimahaiaren presidenteak, Wim Wendersek esan du "totalitarismoaren hizkuntza politikoari buruz argi eta garbi hitz egiten duen filma" dela, zinemaren hizkuntza enpatikoarekin kontrastean.

"Hamar egun hauetan ikusi ez dugun familia bat erakusten digu, politikaren presio-eltzearen azpian zehaztasun ikaragarriz erakutsia. Hotzikarak eman dizkigun. Bere filma aurrekari beldurgarri gisa ikusi dugu, gure herrialdeetan ere gerta daitekeen etorkizun hurbilari begira", gaineratu du.

"Izenik eta tokirik aipatzen ez badu ere, denok dakigu nortzuk diren", azpimarratu du.

Filmak Derya eta Aziz ditu protagonista, Ankarako artista bikote ospetsua. Gertakari txiki batengatik Estatuaren jomugan jarriko dira eta euren lanak, etxea eta bizimodua galduko dituzte. Egoera onartu eta beren ideiei uko egin, edo borrokan jarraitu izango da bikotearen dilema.

Urrezko Hartzaz haratago, Berlinaleko beste irabazle nagusia Lance Hammerren Queen at Sea izan da, familia batek amaren dementziari nola aurre egiten dion erakusten duen filma.

Juliette Binoche da filmeko protagonista, eta Anna Calder-Marsahall eta Tom Courtenay britainiarrek lortu dute antzeztaldeko interpretazio onenaren Epaimahaiaren Saria eta Zilarrezko Hartza, hurrenez hurren, ama gaixoaren eta haren senarraren rolean.

Bestalde, Grant Gee zinemagile britainiarrak jaso du zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza Everybody Digs Bill Evans jazz pianista ospetsuari buruzko filmagatik, eta Sandra Hüller aktore alemaniarrak jaso du interprete nagusi onenaren saria Rose drama historikoan egindako lanagatik. Film horretan, XVII. mendearen hasieran bere bizitza askatasunean garatu ahal izateko gizon itxurak egiten dituen pertsonaiaren historia kontatzen da.

Emin Alper zinema zuzendari eta gidoilari turkiarrak, bere aldetik, Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso du Kurtulu ('Salvation') filmarengatik. Erbesteratutako klan bat Turkiako mendien goialdean dagoen urrutiko herrixka kurdu batera itzultzean berpizten den gatazkari buruzkoa da lana.

Berlingo 76. Zinemaldiaren palmares osoa

Urrezko Hartza: Yellow Letters (Ilker Çatak).

Epaimahaiaren sari nagusia: Salvation (Emin Alper).

Epaimahaiaren saria: Queen At Sea (Lance Hammer).

Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza: Grant Gee (Everybody Digs Bill Evans).

Interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza: Sandra Hüller (Rose).

Bigarren mailako interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza: Anna Calder-Marshall eta Tom Courtenay (Queen At Sea).

Gidoi onenaren Zilarrezko Hartza: Geneviève Dulude-de Celles (Nina Roza).

Ekarpen artistiko onenaren Zilarrezko Hartza: Yo (Love is a Rebellious Bird) (Anna Fitch eta Banker White).

Dokumentalik onena: If Pegeons Turned to Gold (Pepa Lubojacki).

Opera prima onena: Chronicles From the Siege (Abdallah Alkhatib).

Film labur onenaren Urrezko Hartza: Someday a Child (Marie-Rose Osta).

Film labur onenaren Zilarrezko Hartza: A Women's Place is Everywhere (Fanny Texier).

Europako Zinema Sarietarako Berlinaleko hautagaia film laburren kategorian: Cosmonauts (Leo Cernik).

Film laburren Zuzendaritzako CUPRA saria: Jingkai Qu (Kleptomania).

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X