Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Zuzendaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldiko zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da

Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
Director del Festival de San Sebastián / Zinemaldiko zuzendaria

Jose Luis Rebodinosen gidaritza 2026ko abenduaren 31n bukatuko da

Donostiako Zinemaldiaren administrazio kontseiluak (Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuaren Kultura Ministerioak osatzen dute) zinema jaialdiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa abiatu dute gaur, martxoak 4, Zinemaldiak berak ohar batean azaldu duenez.

Batea giza baliabideen arloko aholkularitza-enpresak kudeatuko du prozesua, Jose Luis Rebordinos 2026ko abenduaren 31n kargua utziko duen egungo zuzendariaren ordezkoa aukeratzeko.

Oinarrietan zehazten denez. ·”arabera, goi-mailako unibertsitate-titulua, ingeles-maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat haututako da, eta frantsesa jakitea ere balioetsiko da”. Ikus-entzunezkoen eta sormenaren arloko erreferentziazko antolakundeen zuzendaritzan esperientzia izatea ere eskatzen dute, “batik bat zinema-jaialdien arloan, baita beste trebetasun batzuk izatea ere, hala nola lidergo-gaitasuna, taldeen kudeaketa, negoziazioa eta komunikazioa, eta, halaber, finantza eta aurrekontu ezagutzak izatea”.

Hautagaiek curriculum vitaea eta aurkezpen gutun bat bidali beharko dituzte, eta Batearen webguneko inprimakia bete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X