98. EDIZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

“One battle after another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan

Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen atalean irabazi du.  

Paul Thomas Anderson eta Sara Murphy ekoizlea film onenaren Oscar saria ospatzen.

"One battle after another" saioko lantaldea, Paul Thomas Anderson erdian dela, film onenaren saria jasotzen. Argazkia: Efe.

“One battle after another” Paul Thomas Anderson zuzendariaren filma da Oscar sarien 98. edizioaren irabazle nagusia, Hollywoodeko Zinema Akademiaren sei sari pilatuta. Atal nagusietako sariak jaso ditu tentsio politiko nabariko filmak, hala nola film onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi egokitu onenarena.  

“Vineland” Thomas Pynchon idazlearen eleberrian oinarritutako filmak Leonardo DiCaprio du protagonista, eta kritikarien, zinemazaleen eta kazetarien aurreikuspenak bete ditu sari nagusiak eramanda.

“Beti egoten da zalantza hori, merezi ote duzun… baina ez dago zalantzarik plazer handia dela jasotzea”, adierazi du Thomas Andersonek, izendatuta egon den laugarren aldian (“There will be blood”, “Phantom thread” eta “Licorice pizza” filmekin ere lortu zuen), zuzendari onenaren saria jaso duenean.

“One battle after another”ek editatzen onenaren saria, Andy Jurgensenentzat, eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria ere irabazi ditu. Sean Pennentzat izan da azken hori, baina Penn ez da galara bertaratu bere ibilbide hirugarren Oscar saria jasotzera. Halaber Andersonen filmak casting onenaren Oscar saria ere eraman du, atal hori saritu duten lehen aldian.

Gaueko beste faborito nagusia “Sinners” zen, inoiz beste edozein pelikulak baino izendapen gehiago baitzituen gaurko, hamasei hain zuzen ere. Bada, azkenean, lau sari irabazi ditu 1930eko hamarkadan Mississipi ibaiaren ertzean girotuta dagoen eta bluesa, banpiroak eta arrazakeriaren aurkako borroka uztartzen dituen filmak: gizonezko aktore onenarena (Michael B. Jordan), soinu banda onenarena (Ludwig  Göransson), jatorrizko gidoi onenarena (Ryan Coogler) eta argazkilaritza onenarena (Autumn Dural, inoiz sari hori irabazi duen lehen emakumea).

Emakumezko aktore protagonistaren Oscar sarian ez da inolako ezustekorik izan, eta Jessie Bucley irlandarrak irabazi du, “Hamnet” Chloé Zhao zuzendariak Maggie O’Farrellen eleberrian oinarrituta ondu duen filmean Agnesena, William Shakespeareren emaztearena, egiteagatik. Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria, bestalde, Amy Madiganek etxeratu du, “Weapons” beldurrezko filmean izeko Gladys izugarriarena egiteagatik. 

“Frankenstein” Guillermo del Torok Mary Shelleyren klasikoaren gainean egindako berrikuspenak, bestalde, hiru sari jaso ditu: makillaje eta ile-apainketa onenarena (Mike Hill, Jordan Samuel eta Cliona Furey), jantzi onenena (Kate Hawley) eta ekoizpen disein onenarena (Tamara Deverell eta Shane Vieau).

Nazioarteko film onenaren saria "Sentimental value" norvegiarrarentzat izan da. Joachim Trier zuzendu duen filmaren protagonistak Renata Reinsve eta Stellan Skarsgård dira.

Galako unerik harrigarrienetako bat film labur onenaren saria emateko orduan iritsi da; berdinketa egon da, eta atal fikziozko film labur onenarena saria “Deux personnes échangeant de la salive” eta “The singers” lanek partekatu dute. 

Animaziozko film onenaren Oscar saria “K-Pop Demon Hunters” Netflixeko fenomenoak bereganatu du, abesti onenaren saria bezalaxe (“Golden”), eta dokumental onenaren Oscarra “Mr. Nobody against Putin” David Borenstein y Pavel Ilyich Talankin zinemagileen txekiar filmari eman diote. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X