Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Itzalak argitzen
Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeek egindako zinema landuko ditu datozen hiru hilabeteetan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, Euskal Zinema zikloan. Azken bost urteotan euskal emakume zinemagileen lanak ardatz izan eta gero, aurten 16 film proiektatuko dira, hamar saiotan.
Artium Museoan, Bizkaia Aretoetan eta Tabakalera izango diren lanen artean, ikusgai egongo dira Yoyes (Helena Taberna, 2000) eta Hirugarren koadernoa film horri begiratzen dion filma (Lur Olaizola, 2022) lehen saioan, eta, hurrengo saioan, Urak aske (Bego Zubia Gallastegi, 2021) eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuen, 1921), “seguru asko Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantsesen mitoak Jaime de Lasuen aristokrata karlistarekin batera zuzendua”, Filmategiak azaldu duenez.
Irrintzi (Mirentxu Loyarte, 1978) euskal zinemagintzako lan aitzindaria ere proiektatuko da zikloan, baita Iratxe Fresnedak film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda, 2016).
Zikloaren gainerako lanak ondareari lotuta egongo dira. Gerra Zibilari eskainitako saio bat egongo da, orduko Eusko Jaurlaritzaren Propaganda atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937), Semana Santa en Bilbao (1937), Guernika (Nemesio Sobrevila, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila, 1938).
Era berean, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da, Josu Martinezek erabat euskaraz eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia (Hazparnen estreinatu zuten, 1956an) berreskuratzeko egin zuen pelikula.
Itzalak argitzen
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria ariketa bat egin dute Itzalak argitzen EITBren ekoizpenean (2026). 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute lan horretan: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986).
Euskadiko Filmategiak Fuego eterno (Jose Angel Rebolledo, 1985), Agur Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2019), Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga, 2010) eta Pagafantas (Borja Cobeaga, 2009) ere eskainiko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.