Mentoretza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apika Labek bultzatuko dituen ikus-entzunezko sei proiektuak hautatu dituzte

Euskal ikus-entzunezko lanei zuzendutako babes eta laguntza programa publikoak Pedro Fuentes, Tamara García Iglesias, Aitor Azurki, Alvaro Arbina eta Joana Moyaren azken lanak bultzatuko ditu.
Lan hautatuen egileak eta erakundeetako ordezkariak gaur goizeko ekitaldian. Argazkia: EITB.

Apika Lab euskal ikus-entzunezko lanetarako babes eta laguntza programa publikoak aukeratu ditu sortze bidean hainbat adituren aholkularitza (istoriogintza, gidoi idazketa, ekoizpena, aholkularitza juridikoa, marketinga, pitchinga, finantzazioa, banaketa, iraunkortasuna…) jasoko duten sei proiektuak.

Apika Lab Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesarekin, eta lankide ditu, halaber, Espainiako Kultura Ministerioa, EITB eta Zineuskadi.

2026an, proiektu hauek hartuko dute parte Apika Laben: Trenak ekarritakoak fikziozko film luzea, La Plata ekoizpenaren lana, Pedro Fuentesek zuzendua; Una mujer europea, Atekaleunen fikziozko film luzea, Tamara Garcia Iglesiasek zuzendua; Estoucha Area Audiovisual ekoiztetxearen film luze dokumentala; Quark, Alvaro Arbinak ekoitzitako fikziozko film luzea; La koreana Sirimiri Filmsen fikziozko film luzea, Joana Moya Blancok zuzendu eta Estibaliz Urresolak ekoitzia; eta La Marquesa, El Convento Produccionesen fikziozko seriea.

Guztira, 30 proiektu (21 film luze, bost dokumental eta 4 serie) jaso dituzte, % 57 gizonezkoek zuzendutakoak eta % 43 emakumezkoek zuzendutakoan. Aurreko deialdietan, programa honetan parte hartu dute Sacamantecas-ek (David P Sañudo), Gaua-k (Paul Urkijo), Todos los colores-ek  (Bea de Silva), Erresistenteak-ek (Elhuyar), Irailak-ek (Izaskun Arandia)…

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X