Palma Arena auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matasek 3 milioi euroko bermea ordaindu du kartzela saihesteko

"Deliturik egin ez dudala badakit", adierazi du Balearretako presidente ohiak elkarrizketa batean. Errugabea dela defendatu du Matasek eta "lur jota utzi" dutela salatu du, "ezer ere egin gabe".
Jaume Matas Balearretako Governeko presidente ohia, artxiboko irudian.
Jaume Matas Balearretako Governeko presidente ohia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Jaume Matas Balearretako Governeko presidente ohiak hiru milioi euroko bermea ordaindu du kartzelan sartzea saihesteko. Jose Castro epaileak ezarri zion bermea behin behinaen kartzelan sartzeko aukera saihesteko. Palma Arena kiroldegiaren eraikuntzan ustelkeriaz jokatu ote zuen ikertzen ari dira.

Balearretako Auzitegi Nagusiaren arabera, Matasek atzo sartu zuen bermea horretarako bereziki prestatutako Banestoren kontuan.

Bermea ordainduta, Balearretako politikari ohiak behin behineko askatasuna eskuratu du, baina pasaportea kendu diote, Espainiako Estatutik ateratzea debekatu diote eta epaitegira joan behar du hilero, 1ean eta 15ean.

Balearretako Governeko presidente ohi eta Ingurugiro ministro ohiak gaurko gauerdira arte zuen bermea ordaintzeko epea, Jose Castro Palma Arena auzia daraman epaileak 72 ordu eman zizkion behin behinean aske jarraitzeko aukera izan zezan.

Egunotan, Rafael Perera Matasen abokatuak berretsi du bere bezeroak epea agortuko zuela bermea ordaintzeko.

Martxoaren 30etik, Balearretako presidente ohiak hiru milioi euroak biltzeko kudeaketak egin ditu.

Elkarrizketa Balearretako presidente ohiarekin

"Deliturik egin ez dudala badakit", adierazi du Balearretako presidente ohiak elkarrizketa batean. ''Palma Arena auzian'' errugabea dela defendatu du Matasek eta "lur jota utzi" dutela salatu du, "ezer ere egin gabe".

"Kalte handia egin didate, nirekin harremana duten pertsona guztiak eta senitartekoak lur jota daude. Etorkizuna hondatu didate, orain berreraiki beharko dut eta horretarako mesedeak eskatu behar izan ditut…eta guztia ezer ere egin gabe", esan du balearretako politikari ohiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X