EKIALDE HURBILEKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari. 

Maribel Vaquero PNV
Maribel Vaquero, EAJren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE

Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko "lehenbailehen" neurriak hartzea eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari, tartean, elektrizitatearen gaineko zerga jaistea, hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak aplikatzea eta autonomoen kuotak atzeratzea. 

Maribel Vaquero EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak gaur Bilbon egin duen prentsaurrekoan azaldu duenez, alderdi jeltzaleak 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio asteburuan Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari. 

Laguntza zuzenak ez ezik, zerga hobariak eta lege aldaketak jarri ditu mahai gainean EAJk, familiei, autonomoei eta industria sektoreari laguntzeko. 

Proposatutako neurrien artean daude pertsona zaurgarriak babesteko ezkutu sozial energetikoa ezartzea, funtsezko horniduren prezioak mugatzea —hala nola gasaren eta butanoaren salneurria— edota gasaren prezioari muga jartzea ("salbuespen iberiarra" deiturikoa). 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X