Albiste da
'Gürtel auzia'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Barcenasek PPren senatari kargua utzi du

PPren diruzain ohiak astelehen goizean aurkeztu du Senatuan karguari uko egiteko idatzia.
Luis Barcenas PPren diruzain ohia, artxiboko irudian.
Luis Barcenas PPren diruzain ohia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Luis Barcenas PPren diruzain ohiak gaur goizean aurkeztu du dimisioa senatari gisa. PPren iturriek Eferi jakinarazi diotenez, pertsona batek senatarikarguari uko egiteko idatzia aurkeztu du Barcenasen izenean Senatukoerregistroan.

Hauteskunde Batzorde Nagusiari dagokio orain Barcenasen baja tramitatzea eta Kantabriako PPk Senaturako zerrendan duen bigarrenak hartuko du bere tokia.

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak azaldu duenez, ''Gurtel'' auziko defentsa hobeto prestatzeko eta alderdiaren interesei kalterik ez egiteko hartu du erabakia.

Barcenasek iragan apirilaren 8an utzi zuen alderdia, ''Gürtel auzia''ren sumario-sekretua publiko egin eta bi egunera. Bertan, PPren diruzain ohiak legez kanpoko komisioetan milioitik gora euro eskuratu zituela agertzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X