Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak ETAren kontra egin duen bigarren operazioa 2010ean

Gaurko atxiloketekin, hamaika dira Terrorismoaren Kontrako taldeak aurten atxilotu dituen ETAko ustezko kideak.

Gaur Hernanin Ertzaintzak egin duen polizia-operazioarekin dagoeneko bi dira aurten ETAren kontra egin dituen operazioak eta hamaika atxilotutako ustezko kideak.

Ertzaintzaren Terrorismoaren Kontrako Taldeak polizia-operazioa egin zuen iragan urtarrilean Ondarroan eta inguruko herrietan eta bederatzi lagun atxilotu zituen, horietako zortzi kartzelan sartuz eta bederatzigarrena aske utziz bermea ordainduta.

Aipatu operazioarekin, Ertzaintzak ETAren Ttonttor eta Kresala izeneko taldeak desegin zituen. Dirudienez, zenbait atentatu egin zituzten 2005 eta 2008 artean, Avilako industrigunean egindako atentatua eta Ondarroako Ertzaintzaren komisariaren kontrako erasoa besteak beste.

Era berean, bonba-autoz egindako atentatuez gain, beste lau lehergailu ere zartarazi omen zituzten Gipuzkoan egindako bi atentatutan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X