Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkerrak gaixotasun larria duela ohartarazi dute senideek

Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburuaren hilketarekin lotura dutelakoan atzo atxilotutako bi hernaniarrak inkomunikatuta jarraitzen dute.

Atzo Hernanin atxilotutako Gurutz Agirresaroberen eta Aitziber Ezkerraren senitartekoak eta lagunak haien egoeraz kezkatuta azaldu dira eta euren eskubideak errespetatu ditzaten eskatu dute.

Hernaniko udaletxean emandako prentsaurrekoan, Lander Gonzalez Ezkerraren bikotekideak ohartarazi du horrek endekapenezko gaixotasun erreumatiko kronikoa duela, bereziki, giltzadurei eragin diona.

Horren harira, atxilotuak mediku tratamendu "zorrotza" behar duela eta jarrera txarrek "tortura bat izan" daitezkeela azaldu du Ezkerra familiaren medikuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X