Guardia zibilei epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portu eta Sarasola torturatu ez zituztela esan dute guardia zibilek

Igor Portu eta Mattin Sarasola ustez torturatzeagatik auzipetutako guardia zibilek argudiatu dutenez, atxiloketaren unean zauritu ziren biak, "indarkeriaz aurre egin gintuztelako".
igor portu
Igor Porturen irudia ospitalean, Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikatu ostean.

Igor Portu eta Mattin Sarasola ustez torturatzeagatik 15 guardia zibil eseri dira gaur akusatuen aulkian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. ETAko bi kideak torturatu izana ukatu dute guztiek eta Portuk eta Sarasolak jasandako zauriak atxiloketaren unean geratu zirela esan dute, "indarkeriaz aurre egin gintuztelako".

Gaur goizean deklaratu dute epailearen aurrean, Igor Portuk eta Mattin Sarasolak jasan zituzten tratu txarren harira, 15 guardia zibil auzipetuek. Bihar, berriz, Portu eta Sarasolaren txanda izango da. Goizeko 09:30etatik aurrera emango dute euren testigantzaren berri.

Gipuzkoako Fiskaltzaren arabera, zantzuak daude lau guardia zibili tortura delituak leporatzeko eta beste seiri lesio delituak egozteko; gainerako bost akusatuen kasuan, berriz, inolako deliturik egin ez zutela iritzi dio.

Gauzak horrela, bi auzipeturentzat (sarjentu bat eta kabo bat) hiru urteko kartzela-zigorra eskatu du; beste birentzat (kabo bat eta guardia bat) bi urteko espetxealdia; eta gainerakoentzat (bi teniente, hiru kabo eta guardia bat), 10 egunetako lokalizazio iraunkorra.

Igor Portu eta Mattin Sarasolaren defentsak (akusazio partikularra) 15 guardia zibilei tortura delituak leporatzea eskatu du, beste delitu eta falta batzuen artean. Horrenbestez, 6 eta 17 urte arteko espetxe-zigorrak ezartzea galdegingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X