SONDEOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera

GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.

ZARAGOZA, 08/02/2026.- Los miembros de una mesa electoral se preparan para la apertura del colegio electoral este domingo en Zaragoza. Un total de 1.036.325 aragoneses están llamados a votar en los 999 locales electorales que este domingo han abierto sus puertas, a las 9.00 horas, para que la ciudadanía elija a los 67 diputados de las Cortes de Aragón, en los primeros comicios adelantados y en solitario de la historia de la autonomía. EFE/ Javier Cebollada

Hauteskunde mahaian lanean, Zaragozako hautesleku batean. Argazkia: EFE

GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko. Izan ere, gehiengo absolutoa lortzeko 34 eserleku behar dira eta 26-29 lortuko lituzke, botoen % 35,3rekin. 2023an 28 lortu zituen.

PSOE izango litzateke bigarrena inkesta honen arabera, dexente jaitsita. Sozialistek botoen % 22,7 lortuko lituzkete, eta 17-18 diputaturekin geratuko lirateke, 2023an 23ak baino 5-6 gutxiago.

Vox litzateke hirugarren indarra. 2023an botoen % 11,2 eta 7 diputatu lortu zituzten, eta oriangoan botoen % 17,6 eta 13-14 eserleku ematen dizkie inkestak.

Chunta Aragonesistak (CHA) ere igoera izango luke botoen % 8,7rekin 4-5 diputatu eskuratuz (2023an botoen % 5,1 eta 3 diputatu lortu zituzten).

PAR alderdiak, botoen % 1,5ekin, bere eserleku bakarra galduko luke.

Teruel Existek botoen % 4,1 eta 2-3 eserleku lortuko lituzke. 2023an botoen % 5 eta 3 diputatu lortu zituen.

Podemos-Alianza Verdek bere ordezkari bakarra galduko luke, PARek bezala.

IU-Sumarrek botoen % 4,2 lortuko lituzke, 2023an baino zertxobait gehiago ( % 3,1), eta 1 eta 2 diputatu artean lortuko lituzke.

Se acabo la fiesta (SALF), lehen aldiz aurkeztu da hauteskunde autonomiko hauetara. Botoen % 1,9 lortuta, ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X