Alderdien erreakzioak Bake Konferentziaren inguruan
Alderdi politikoek azkar erantzun diote Donostian antolatu duten Bake Konferentzia proposamenari. Euskal gatazkaren konponbideei buruz hausnarketa egiteko astelehenean Donostian egingo duten Nazioarteko Bake Konferentziak indarkeriaren amaieran "aurrerapauso adierazgarria" egitea izango du helburu.
Josu Erkoreka EAJren diputatuak esan du Konferentzia "mugarri" izango dela bakea behin betiko lortzeko bidean eta ETA desager dadin "bultzada" ematea espero du.
Ordezkari jeltzalearentzat "gertaera gogoangarria da" bakea lortzeko. EAJk, "diskrezioz", bakea lortzeko lanean diharduela azaldu du Erkorekak, beraz, "bide horretan" egiten diren ekimenak babestuko dituztela hitz eman du.
Bestalde, Ramon Gomez Donostian PPko zinegotzia denaren hitzetan, "agerikoa da" gatazkari irtenbidea emateko nazioarteko konferentziaren atzean ezker abertzalea dago, "ekimen honekin terrorismoaren amaiera eurek nahi bezala kontatu nahi dute", gaineratu du.
Haren ustez, ekimen hau Batasuna ohiaren "estrategia garbia" da, "terrorismoaren amaieraren kontaera partziala kontatzeko, eta azaroaren 20ko hauteskunde orokorrei begira botoak irabazteko".
Ezker abertzalearen ustez, nazioarteko bake konferentziak Euskal Herriko gatazkari irtenbidea emateko, "pauso garrantzitsua da" gatazka armatuari eta politikoari "irtenbide integral eta partekatua emateko".
Ohar baten bidez, ezker abertzaleak nazioarteko erkidegoak hartutako konpromisoa txalotu du gatazka politikoari irtenbidea emateko.
UPyDk, berriz, errefusatu egin du nazioarteko Bake Konferentzia, sustatzaileak "Batasunaren sarekoak" direlakoan.
Gorka Maneiro legebiltzarkideak iragarri du ez duela datorren urriaren 17an Konferentzian parte hartuko. "Gustu txarreko txantxa bat da, txorakeri bat eta ETAren amaiera irabazlerik eta galtzailerik gabe nahi dutenen zerbitzura egindako zirku bat", adierazi du Maneirok.
Zure interesekoa izan daiteke
"Biktimen birbiktimizazioa" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolakuntzari
Covitek salatu zuenez, lekukoa eraman zuen ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa eraman zuen, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortua.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".