Mugica hiltzeagatik 60 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Txapoteri
Auzitegi Nazionalak 60 urteko espetxe-zigorra ezarri dizkio Francisco Garcia Gaztelu Txapote ETAko buruzagi militar ohiari, auzitegiko iturriek jakitera eman duenez, 2001. urtean Jose Javier Mugica Leitzako (Nafarroa) UPN alderdiko zinegotziaren hilketa agintzeagatik.
Epaileek talde terroristaren kide izatea, hilketa, lehergailuak izatea eta hondamen terroristak egin izana leporatu dizkiote Txapoteri.
Delitu berdinak egotzi dizkiote Juan Carlos Besance, Andoni Otegiri eta Oscar Celarain ETAko kideei. Epaiak 58 urteko espetxe-zigorra eta 50 urteko kartzela-zigorra, hurrenez hurren, ezarri dizkiete. Gainera, Mugicaren alargunari 500.000 euro ordaintzeko agindu du.
Magistratu baten boto partikularra
Auzitegiak epaiketa errepikatu behar izan zuen, mikrofono bat zabalik zegoela, Angela Murillo epaileak akusatuei esandakoa zabaldu ostean ("Gainera, barre egiten dute kabroi hauek"). Epaiketaren amaieran Otegik azaldu zuenez, "inork ez zuen nahi alargunaren sufrimenduari iseka egin". Halaber, Angela Murillo epailearen "gezurra" salatu zuen.
Epaiaren arabera, Otegik eta Celarainek hiru kilo dinamita zeramatzan bonba lapa bat jarri zuten zinegotziaren ibilgailuaren azpian, hortik ihes egiteko beste ibilgailu batean Besance haien zain zegoen bitartean. 09:45ean Mugicak autoa martxan jarri zuen eta lehergaiak eztanda egin zuen. UPNko zinegotzia bertan hil zen.
Atentatua jazo baino bost hilabete lehenago atxilotu zuten Txapote baina epaileen aburuz, "horrek ez zuen, eragile gisa, haren partehartzea galarazi", taldeko kideekin bilera egin zituela eta dirua eman ziela frogatuta geratu delako.
Epaiak Jose Ricardo de Prada magistratuaren boto partikularra du. Epaile honek ez datoz bat beste bi magistratuekin. Honen esanetan, Besancek Poliziaren aurrean bere burua erruduntzat jo zuen aitorpena baliorik gabekoa da.
Txapoteri ehunka urteko espetxe-zigorra ezarri diote tartean, Miguel Angel Blancoren eta Gregorio Ordoñezen hilketengatik.
"Lasaitu ederra" hartu dute senideek
Auzitegi Nazionalaren epaia ezagutu ostean, Jose Javier Mugicaren alargunak eta seme-alabek "lasaitu ederra" hartu dutela adierazi dute gaur. Zinegotzia hil zuenak "legeak ezartzen duenarekin ordainduko" duela azaldu dute biktimaren senideek.
Reyes Zubeldiak eta Mugica-Zubeldia familiak komunikatu baten bidez adierazi dutenez, zinegotzia hil zutenengatik otoitz egin behar da orain, "egin diguten izugarrizko kaltea uler dezaten, eta sekula inork beste gizaki bati gauza bera ez egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri