Albiste da
Urtarrilaren 26an, Berlinen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy Europako Batzordea batu baino lehen bilduko da Merkelekin

Batzorde horretan, hazkunde ekonomikoa eta zerga-finkapena jorratuko dituzte. Berlinera joan aurretik, Sarkozyrekin eta Herman Van Rompuyrekin ere batzartuko da Rajoy.
Rajoy Merkelekin bilduko da, Europar Batzordea baino lehenago

ong>Mariano Rajoy Angela Merkelekin bilduko da Berlinen, urtarrilaren 6an, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Bruselan egingo duten Europar Batzordea baino hiru egun lehenago egingo dute bilera Rajoyk eta Merkelek. Batzorde horretan, hazkunde ekonomikoa eta zerga-finkapena jorratuko dituzte.

Lehenago ere bildu dira biak PPk hauteskundeak irabazi ondoren, baina Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izendatu baino lehen egin zuten.

Beste buruzagi batzuekin batzarrak

Aurretik, astelehenean. Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea hartuko du Rajoyk Moncloan. PP Gobernura heldu denetik Madrilera bidaia egingo duen lehen europar agintaria da frantziarra.

Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearekin biltzeko asmoa ere badu Rajoyk. Bilera horretan defizita murrizteko planaren ildo nagusia eta datorren hilabeteetarako antolatzen ari diren erreformak azalduko dizkio Gobernu zentraleko presidenteak Van Rompuyri.

Biharamunean, Marokora egingo du bidaia Rajoy.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X