89 urte zituen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manuel Fraga zendu da

Diktaduran zein demokrazian erreferente, PPko fundatzailea Espainiako historia hurbileko pertsonaia garrantzitsuenetakoa izan da.
18:00 - 20:00
Manuel Fraga hil da, 89 urte zituela

Manuel Fraga Iribarne PPko fundatzailea hil egin da igande honetan Madrilen, 89 urte zituela, bihotzekoak jota, haren sendiak baieztatu duenez.

Urte hasieratik, infekzio larria zuen arnas aparatuan, hotzeria baten ondorioz.

Fraga Espainiako historia hurbileko pertsonaia garrantzitsuenetakoa izan da. Izan ere, zeregin erabakigarria izan du diktaduran, trantsizioan eta demokrazian.

Fragak ez du inoiz inor epel utzi: faxista, espainiar handia, gizon langilea, Francoren kolaboratzailea... Haren ibilbidean jaso dituen deskribapenak askotarikoak izan dira, agintean egon baita beti, diktaduran zein demokrazian.

Francoren ministro izatetik, Konstituzioaren sortzaileetako bat izatera pasatu zen. Batzuen ustez, demokrazia errotzen lagundu zuen; beste batzuen ustez, demokrazia usteldu zuen.

2011n politika utzi zuen arte, Fraga Europako politikari zaharrena izan da. Beti esan da Fraga ez dela inoiz igo autobus batera, 60 urtez ibilgailu ofizialetan mugitu baita.

Galizian, hainbat gehiengo oso pilatu zituen 'Prestige' petrolio-ontziaren ondorioz hauteskundeetan babesa galdu zuen arte. Dena dela, harrezkero haren lurraldeari lotuta lan egiten jarraitu zuen, senatari autonomiko izan baitzen.

Iragan frankista izanik, askok deitoratu egin dute justiziaren aurrean agertu ez izana.

Gasteizko eta Jurramendiko sarraskiak

Euskadin, ez da ahazten Gobernazio ministro (gaur egungo Barne Ministerioa) izanda 1976ko martxoaren 3ko gertakizunen harira izan zuen erantzukizun politikoa. Egun horretan, Poliziak bost langile hil zituen Gasteizen, eliza batean egiten ari ziren batzar batean indarrez sartuta.

Lau hilabete baino ez ziren pasatu Franco hil zenetik. Hiru hamarkada baino gehiago dira harrezkero, baina oraindik ez dute inor zigortu sarraski horregatik.

Haren agintaldiko beste puntu ilun bat Jurramendiko gertakizuna izan da. 1976an ere jazo zen, maiatzean. Orduan, frankistek eta mertzenario faxistek tiro egin zuten kalisten erromeria baten aurka, eta bi pertsona hil zituzten.

Palomaresko bainua

Fragaren irudi ospetsuenetako bat AEBetako enbaxadorearekin batera Palomaresen egin zuen bainua da.

1966 urtea zen, eta garai horretan Francoren Erregimeneko Informazio eta Turismo ministro zen. Egun batzuk lehenago, arma nuklearrak zituen hegazkin militar estatubatuar batek istripua izan zuen eta hainbat hondakin erori ziren herri horretan. Bainu horrekin, urak ez zeudela kutsatuta erakutsi nahi izan zuen.

"Istiluen aurkako poliziak sar daitezela!"

Fraga informazio iturri oparoa izan da hedabideentzat, hainbat bitxikeriren protagonista izan baita, eta hainbat esaldi polemiko esan baititu.

Adibidez, hauteskunde ekitaldi batean, hainbat pertsona agurtzen hasi zen, tartean denda bateko maniki bat.

Piztu zituen polemiken artean, homosexualei "gauzak alderantziz" egitea leporatu zienekoa; zer bozkatu ez dakitenak emakumeekin alderatu zituenekoa ("Zenbat gizonekin sexu harremanak izan dituzten galdetzen badiezu, ez dute inoiz egia esango"); edo ekologisten aurka egin zuenekoa ("Haiengatik izango balitz, Altamirako haitzuloetan egongo ginateke oraindik").

Beste hainbat esaldirekin haren izaera zorrotza erakutsi zuen, Gobernazio ministro izanda "Kalea nirea da" esan zuenean edo ikasle protesta baten aurrean "Istiluen aurkako poliziak sartzea" eskatu zuenean, kasu.

Eskuinaren erreferentea

Manuel Fragari sektore gehienetatik aitortzen zaizkioten lorpenen artean, eskuina batu izana eta muturreko eskuinak 'zibilizatu' izana daude.

Manuel Fragak hainbat urte zeramatzan gaixorik, eta 89 urte zituela hil da, hari egotzitako esaldi bat betez: "Txirrindularien antzekoa naiz: gelditzen banaiz, erori egiten naiz".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X