Txile, Uruguai eta Argentinara bidaia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”

EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.

18:00 - 20:00

Txile, Uruguai eta Argentinara egiten ari den bidaiaren baitan, Aitor Esteban EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Estebanek euskal selekzioen ofizialtasunak duen “garrantzia” aldarrikatu du bertan. “Oso zaila izan zen lortzea. Behin lortuta, gozatu behar dugu. Oso garrantzitsua da nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”, adierazi du, one wall modalitatean Argentinaren aurkako partida abiatu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X