Sanchezek eskatu du EB-Israel akordioa bertan behera uzteko, eta Netanyahuk Espainia kanporatu du Gazarako koordinazio zentrotik
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Israel nazioarteko zuzenbidea "nabarmen" urratzen ari dela Palestinan eta Libanon. Israelgo lehen ministroak, bestalde, Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Espainiari.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Europar Batasunak Israelekin duen elkartzeko akordioa bertan behera uzteko eskatu du, nazioarteko zuzenbide humanitarioa "nabarmen" urratzen ari delako: "Ezin dugu Gaza berri bat onartu Libanon".
Sanchezek koherentziaz eta enpatiaz jokatzeko deia egin dio EBri, eta elkartzeko akordio horretako artikulu asko "zapaltzen eta urratzen" ari den herrialde bati erantzuteko eskatu dio.
Hitzaldian, Espainiako presidenteak EBren autonomia indartzearen alde egin du, atzerri, segurtasun eta defentsa politika bateratu baten beharra azpimarratu du eta Europako Armada sortzea babestu du, "ez hamar urtean, ezta bitan ere, bihar bertan”.
Israelek espainiarrak bota ditu Gazako bake planetik
Israelek Espainiako ordezkariak kanporatu ditu AEBk Gazako Zerrenda berreraikitzeko eta bakea lortzeko zentro multinazionaletik. Izan ere, Benjamin Netanyahuk esan du Espainiako Gobernua "gerra diplomatikoa" egiten ari dela Israelen aurka.
"Israelgo Estatuari erasotzen diona, hori egiten duen edonor, ez da gure bazkidea izango eskualdearen etorkizunean", esan du Israelgo lehen ministroak. "Ez nago hipokrisia hori eta etsaitasun hori jasateko prest. Ez dut onartuko herrialde bakar batek ere gerra diplomatikorik izatea gure aurka, berehala ordaindu gabe", gaineratu du.
Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Netanyahuk Espainiari, eta horren aurrean ez dela ezer egin gabe geratuko erantsi du. "Kiryat Gateko koordinazio zentrotik Espainiako ordezkariak kanporatzea agindu dut, Espainiak behin eta berriz Israelen aurka egitea erabaki duelako", gaineratu du.
Israelgo Gobernuaren Atzerri Ministerioak iragarri du espainiarrak Koordinazio Zibiko-militarreko Zentrotik kanporatzeko erabakia, "Israelen aurkako joera nabarmena" omen duelako.
Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetarako ministroak, bere aldetik, adierazi du Israelek Espainiaren aurka egindako deskalifikazioak "zentzugabeak eta iraingarriak" direla. Ministro sionista baten hitzetan, Pedro Sanchez “ez da inor”.
Albaresek, gainera, Libano bonbardatuta AEBren eta Iranen arteko negoziazioa "zapuzten saiatzea" leporatu dio Israeli.
Zure interesekoa izan daiteke
Lluis Puig Kataluniara itzuli da, eta gaur hartuko du berriro eserlekua Parlamentuan
Insaustik eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Benta Berriko bizilagunei irtenbide bat emateagatik, eta batasun politikoa nabarmendu du
EAJren oinarriek gaurtik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik