Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilduren kontra zentsura-mozioa aurkezteko aukera iradoki du Olanok

EAJren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak errefusatu egin du Bilduk salatu duen Bidegiren zorra eta oposizioak erabil ditzakeen tresnez ohartarazi du.
Markel Olano EAJren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea.
Markel Olano EAJren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea. Argazkia: Efe

Markel Olano EAJren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak agerian utzi du bere alderdiak Bildu koalizioarekin Gipuzkoan duen harreman txarra.

Bide-sarien inguruko ponentziaren harira, Bildu "kezkatuta" agertu zen Bidegik pilatu duen zorrarekin eta EAJri diskurtso "taberneroa" alde batera utzi eta ponentzia "seriotasunez" hartzeko eskatu zion.

Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketa batean bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, Bilduko agintariek EAJren kudeaketa txarrari buruzko adierazpen horiek atzera botatzen ez badituzte, auzitegietara jotzeko aukera ari dira aztertzen.

Olanok ohartarazi du jarrera horrek atzeraezinezko egoera batera eraman dezakeela lurraldea eta "oposizioak erabil ditzakeen tresnak" daudela, zentsura-mozioa aurkezteko aukerari erreferentzia eginez.

Martin Garitanok ahaldun nagusi gisara legegintzaldia amaituko ote duen galdetuta, etorkizunean zer gertatuko den ez dakiela erantzun du.

Hala ere, argi adierazi nahi izan du "arduraz" jokatuko dutela, Gipuzkoako "gehiengo sozialaren nahia errespetatuz".

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X