75 urte beteko dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erakusketa handia egingo dute Gernikako bonbardaketaren urteurrenerako

Kultura Ministro Jose Ignacio Wertek “oso zailtzat” jo du Picassoren margolana Gernika-Lumora eraman ahal izatea.
Erakusketa handia egingo dute Gernikako bonbardaketaren urteurrenerako
Pablo Picassoren 'Guernica' margolana (Argazkia: EFE)

Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro Jose Ignacio Wertek gaur aurreratu duen legez, Espainiako Gobernuak “behar bezala” ospatuko du Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena. Ospakizunaren ardatz nagusia izango da izen bereko Pablo Picassoren margolanean oinarritutako erakusketa handia.

Ministroaren aburuz, Condor Legioko hegazkinen bonbardaketak Gerra Zibilaren pasarteen artean “bereziki zorigaiztokoa” izan zen, “jatorri bereko jazoera ugari” bizi zituen gerraren baitan.

Gertaera honen oroitzapena, Wertek gehitu duen bezala, “gerraren kontrako kulturaren ikur eta ikono” den Picassoren ‘Guernica’ koadroa izango da ospakizun honen ardatz nagusia. Gaur egun, margolana ikusgai dago Madrilgo Reina Sofia Museoan.

Ez da argudio "nahikorik"

‘Guernica’ Gernika-Lumora eramateko eskaeren aurrean, Wertek “oso zailtzat” jo du Picassoren margolana lekuz aldatu ahal izatea. Izan ere, ministroaren ustez, koadroaren kokaguneak ahalbidetzen du herri honetatik zein “beste edozein lekutik” bisitatu ahal izatea.

Halaber, Wertek komentatu du koadroaren izena ez dela “behar den moduko argudioa” margolana lekuz aldatzeko eta txantxetan gogorarazi du Bredak ez duela ‘La rendición de Breda’ margolana herri horretara eramateko eskaerarik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Andueza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sozialistek "herritarren arazo eta kezkei irtenbidea" ematen dietela esan du Anduezak

PSE-EEko idazkari nagusia alderdikideekin izan da gaur Donostian, eta 2027ko foru eta udal hauteskundeak hizpide hartuta, sozialistek “herritarrei entzun” eta “herritarren arazo eta kezkei irtenbidea” ematen dietela adierazi du. Erronka handiei aurre egiteko gizartea prestatzen ari direla esan du, eta Donostiako Topoa hiri-proiektua dela nabarmendu, eta PSE-EEri esker gauzatu dela azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X