Baltasar Garzon: 'Ez dut inolaz ere epaia onartzen'
Auzitegi Gorenak ostegun honetan jakinarazitako epaia ez duela ''inolaz ere'' onartzen esan du Baltasar Garzon epaileak ohar batean. Garzon 11 urterako kargugabetzea erabaki du Gorenak, 'Gürtel auzi'ko entzuketak agintzeagatik, eta, erabaki horren aurrean, helegitea jarriko duela iragarri du Garzonek komunikabideei igorritako ohar horretan.
Epaia ez dagoela froga eta arrazoi judizialetan oinarrituta esan du Garzonek. Gorenaren erabakiak ustelkeria eta horren inguruko delituak ikertzeko aukera guztiak bertan behera uzten dituela eta zigorgabetasunari ateak irekitzen dizkiola uste du. ''Epaile konkretu batekin bukatzeko nahiak Espainiako epaileen independentzia puskatu lezake'', gaineratu du epaileak.
Garzoni babesa, kaleetan
Ehunka manifestari bildu dira ostegun arratsalde honetan Madrilen, Solen, Garzoni babesa agertzeko. Epaileari elkartasuna adierazi diote, eta kargugabetzea dela-eta ''haserrea'' eta ''lotsa'' agertu dute manifestariek.
11 urteko kargugabetzea
Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon epailea 11 urterako kargugabetzea erabaki du, Gürtel auziko entzuketak agintzeagatik, auzitegietatik jakinarazi dutenez. Garzonek berak Auzitegi Gorenaren egoitzan jaso du epaileen erabakia. 14:00etan, behin epaia ezagutu duenean, eraikinetik irten da eta ez du adierazpenik egin.
Joaquin Gimenez epailea da auzitegi horretako burua, eta epaiaren txostengilea Miguel Colmenero izan da. Colmenerorekin batera, Andrés Martínez Arrieta, Francisco Monterde, Juan Manuel Berdugo, Manuel Marchena eta Luciano Varela epaileek hartu dute azken erabakia.
Epaiketan (urtarrilaren 17ik 19ra egin zuten), epaileak bere burua "erruduntzat" jo zuen. Entzuketen inguruko erabaki guztiak bere gain hartzen zituela esan zuen Garzonek.2010eko maiatzetik Auzitegi Nazionaleanaritzeko inhabilitatuta dago Garzon, eta Gürtel auziko inputatuei etahaien abokatuei kartzelan ustez legez kanpoko entzuketak egiteagatikinputatu zuten.
Bere jardueraren alde egiteko, Garzonek esan zuen defentsa eskubidea urratu baino gehiago eskubide hori defendatu zuela.''Hausnarketa egin ondoren eta legeak zorroztasunez betez hartu ziren erabakiak'', esan zuen Garzonek.
Epaiaren gakoak
Gorenaren arabera, Francisco Correa Gürtel sareko arduradun nagusiak eta Pablo Crespo bere bigarrenak Soto del Realeko kartzelan abokatuekin izandako elkarrizketak grabatzea agintzean, bidegabe jokatu zuen Garzonek, eta inputatuen defentsarako eskubidea urratu zuen "horretarako baliozko arrazoirik izan gabe".
"Edozein modutan lortutako Justizia ez da benetako Justizia", dio epaiak. Horrez gain, Garzonek "gaur egun erregimen totalitarioetan egiten diren jarduerak" egin izana aitortu zuen, "horrelako erregimenetan denak balio baitu Estatuari interesatzen zaion informazioa lortzeko".
Aurrekoa ez da Gorenak Garzoni egiten dion gaitzespen bakarra. Epaiaren 68 orrietan Garzonek egindakoak oinarrizko eskubideak urratzen dituela nabarmentzen du, "ikerketa kriminal batek ez baitu edozein ekintza justifikatzen" eta "egia ezin daitekeelako edozein modutan lortu".
Beste epaiketak
'Gürtel auzi'ko entzuketena Auzitegi Nazionaleko epailearen aurkako lehenengo auzia izan da. Atzo bertan, Garzonen aurkako bigarren epaiketa bukatu zen (frankismoan izandako delituak ikertzeagatik auzipetu dute).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-kontseilariek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatzen du, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.