36. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxoak 3 elkarteak biktima guztiei maila bera aitortzea eskatu du

Halaber Jaurlaritzaren polizia indarkeriaren biktimen inguruko dekretua "ez dela nahikoa" adierazi dute eta 1936az geroztik izandako biktimak kontuan hartzeko eskatu dute.

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Estatuak ezker abertzalearen pausoak "eskasegiak" direla esatea kritikatu du  "1936ko kolpe militarretik eragindako sarraskia eta mina onartzeko gai izan ez denean".

Honen harira, elkarteak egiaren batzorde bat eratzeko eskatu du "Estatuak diskriminazioa amaitu eta biktima guztiei maila bera aitortzeko".

Gasteizen emandako prentsaurreko batean, Andoni Txasko elkarteko bozeramaileak urtero martxoren 3an egiten diren ekitaldiak aurkeztu ditu. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziaren indarkeriagatik bost langile hil ziren.

Sarraskiaren 36. urteurrena betetzen da aurten, urtero legez, lore eskaintza eta manifestazioa egingo dira.

Elkarteko kideek, halaber, Eusko Jaurlaritzaren polizia indarkeriaren biktimen dekretua izan dute hizpide, "aurrerapausoa" izan daitekeela adierazi dute, baina ez dela "nahikoa" azpimarratu dute biktimen artean bereizketak egiten dituelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X