Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abian da Parisen, haren kontra Frantzian irekita dagoen azken prozeduraren barruan.
Zehazki, 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan epaituko dute.
Gaur-biharretan egingo da, Parisko Dei Auzitegian, pasa den urrian Urrutikoetxearen osasun egoera zela-eta apirilera atzeratu ondoren. Orduan epaimahaiak izendatutako mediku batek egiaztatu zuenez, hipertentsio arazoak zituen.
Auzi horrengatik ihesean epaitu zuten 2010ean, eta zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 2019an atxilotu zutenean, bere aurkako epaiketa berriz egiteko eskatu zuen.
Frantzian Urrutikoetxearen aurka irekita dagoen azken prozedura judiziala amaitzen denean, Justiziak bidea libre izango du Espainiara bidaltzeko. Izan ere, bere kontrako bi espainiaratze agindu indarrean daude oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera