Kontrol gabeko gastuengatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Botere Judizialak larunbatean eztabaidatuko du Divarren kargu-uztea

Premiazko bilera Divarrek berak deitu du, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) bost kidek idatziz eskatu ondoren. Kargua uzteko, 20 kideetatik 12k alde bozkatu beharko lukete.

Larunbaterako ezohiko bilkura deitu du Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteak, kontseiluko bost kidek idatziz aurkeztutako eskaerari kasu eginda. Eskaera asteazkenean egin zuten, Divar presidenteak Marbellara, Malagara, egindako bidaien inguruan emandako azalpenei nahikoak ez direla iritzi baitiete.

Asteazkenean bertan ezohiko beste bilkura bat deitu zuen Divarrek, datorren ostegunerako, kontseiluko bost kidek eskaera aurkeztu baino lehen.

Divarrek Kontseiluaren araudiko 35. artikuluak dionari jarraitu dio: presidenteak gai garrantzitsuak (edo premiazkoak) eztabaidatzeko ezohiko bilera deitu behar du kontseiluko bost kidek (edo gehiagok) eskaera aurkeztu eta hiru eguneko epean idatzia aurkeztuz gero.

Kargua uzteko eskaera

Larunbateko saioan Jose Manuel Gomez Benitezek egindako eskaera eztabaidatuko dute. Benitez izan zen, hain zuzen, Fiskaltzan Divarren kontrako salaketa jarri zuena presidenteak Marbellara egindako bidaiengatik. Horrez gain, beste lau kidek (Margarita Robles, Felix Azon, Inmaculada Montalban eta Carles Cruz) egindako dimisio eskaeraz ere arituko dira.

Kargua uzteko eskaerak aurrera egiteko, ezinbestekoa da Kontseiluko 20 kideetatik (Divar bera barne) 12k kargu-uztearen alde egitea. Divarrek, hala ere, ezin du botazioan parte hartu, gaiak zuzenean eragiten diolako.

Larunbaterako ezohiko bilkura deitu du Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteak, kontseiluko bost kidek idatziz aurkeztutako eskaerari kasu eginda. Eskaera asteazkenean egin zuten, Divar presidenteak Marbellara, Malagara, egindako bidaien inguruan emandako azalpenei nahikoak ez direla iritzi baitiete. Asteazkenean bertan ezohiko beste bilkura bat deitu zuen Divarrek, datorren ostegunerako, kontseiluko bost kidek eskaera aurkeztu baino lehen. Divarrek Kontseiluaren araudiko 35. artikuluak dionari jarraitu dio: presidenteak gai garrantzitsuak (edo premiazkoak) eztabaidatzeko ezohiko bilera deitu behar du kontseiluko bost kidek (edo gehiagok) eskaera aurkeztu eta hiru eguneko epean idatzia aurkeztuz gero. Kargua uzteko eskaeraLarunbateko saioan Jose Manuel Gomez Benitezek egindako eskaera eztabaidatuko dute. Benitez izan zen, hain zuzen, Fiskaltzan Divarren kontrako salaketa jarri zuena presidenteak Marbellara egindako bidaiengatik. Horrez gain, beste lau kidek (Margarita Robles, Felix Azon, Inmaculada Montalban eta Carles Cruz) egindako dimisio eskaeraz ere arituko dira. Kargua uzteko eskaerak aurrera egiteko, ezinbestekoa da Kontseiluko 20 kideetatik (Divar bera barne) 12k kargu-uztearen alde egitea. Divarrek, hala ere, ezin du botazioan parte hartu, gaiak zuzenean eragiten diolako.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X