Divar: Ospeari ihes egin, baina eskandaluak harrapatu zuen epailea
2008ko irailaren 22an asko eta asko harrituta geratu ziren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Divar izendatu zutela ikusita.
Garai hartan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bizi zuen egoera nahasia zen eta Divarren izendatzea konponbidea bilatzeko adostasunaren ondorio bezala ulertu zen. Alabaina, asko ez zuten aukeraketa hori ulertu, bereziki Espainiako Gobernuan zegoela eta Divarren izaera kontserbadorea eta erlijiosoa kontuan hartuta.
Horrez gain, baziren beste arrazoi batzuk Estatuko hirugarren boterea Divarren esku uztea ulertezintzat jotzeko, hala nola, ordura arte politika judizialetik kanpo egon zela eta bere ibilbide profesionalean prestigiorik lortu ez zuela.
2008an, ibilbide luzea eginda zuen Auzitegi Nazionalean: 28 urte eta azken zazpiak presidente moduan. Nolanahi ere, instrukzio-epailea zen batez ere eta inoiz ez zen epaimahai bateko kide izan eta, ondorioz, inoiz ez zuen ebazpenik eman.
Gainera, Auzitegi Goreneko magistratuaren kategoria ere ez zuen orduan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente izendatu ostean, Goreneko presidentetza eskuratu bazuen ere.
Bestalde, bere aldeko argudioak ere bazeuden, besteak beste, bere apaltasuna. Ohikoa bilakatu zen epaile “izarrak” (Baltasar Garzon, Fernando Grande-Marlaska edo Javier Gomez Bermudez, esaterako) nabarmantzea, baina Divarrekin joera hori aldatu egin zen.
Kontseilu Nagusiko nahiz Auzitegi Goreneko epaileentzako inork ez zekien Divarrengandik zer espero zitekeen, baina hilabeteek aurrera egin zuten heinean, progresista eta kontserbadoreen artean ondo moldatzeko gai zela erakutsi zuen. Margarita Robles eta Manuel Almenar eragin gehien zuten epaileekin harreman ona izan zuen eta Albert Ruiz-Gallardon egungo Justizia ministroarekin ere bai.
Baina joan den maiatzaren 7an eskandaluak Divar harrapatu zuen eta begirada guztiak beregana zuzendu ziren. Jose Manuel Gomez Benitez bokalak Divarren kontrako salaketa jarri zuen Fiskaltzan, diru publikoa erabilita azken hiru urteotan Marbellara hainbat bidaia pribatu egin dituela egotzita.
Agian, argi publikoak egindako minak itsututa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ez zen azkar eta ongi erantzuteko gai izan: polemika prentsa-ohar baten bidez amaitutzat ematen ahalegindu zen eta 23 egun behar izan zituen aurpegia eman eta komunikabideen aurrean agerraldia egiteko. Hori bai, kontzientzia garbi daukala berresteko egin zuen agerraldia.
Datu biografikoak
Jose Carlos Divar Blanco Malagan jaio zen 1941eko abenduaren 31n. Egun, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea da.
Ikasketak Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan egin zituen eta bere ibilbide profesionala 1969an hasi zuen, Durango bezalako herrietako epaitegietan lan eginda. Magistratu bezala postu bat eman zioten Donostiako Auzitegian 1979an eta gerora, 1980an, Auzitegi Nazionalera iritsi zen, instrukzio-epaile moduan jarduteko.
2008ko irailaren 22an asko eta asko harrituta geratu ziren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Divar izendatu zutela ikusita. Garai hartan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bizi zuen egoera nahasia zen eta Divarren izendatzea konponbidea bilatzeko adostasunaren ondorio bezala ulertu zen. Alabaina, asko ez zuten aukeraketa hori ulertu, bereziki Espainiako Gobernuan zegoela eta Divarren izaera kontserbadorea eta erlijiosoa kontuan hartuta. Horrez gain, baziren beste arrazoi batzuk Estatuko hirugarren boterea Divarren esku uztea ulertezintzat jotzeko, hala nola, ordura arte politika judizialetik kanpo egon zela eta bere ibilbide profesionalean prestigiorik lortu ez zuela. 2008an, ibilbide luzea eginda zuen Auzitegi Nazionalean: 28 urte eta azken zazpiak presidente moduan. Nolanahi ere, instrukzio-epailea zen batez ere eta inoiz ez zen epaimahai bateko kide izan eta, ondorioz, inoiz ez zuen ebazpenik eman. Gainera, Auzitegi Goreneko magistratuaren kategoria ere ez zuen orduan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente izendatu ostean, Goreneko presidentetza eskuratu bazuen ere. Bestalde, bere aldeko argudioak ere bazeuden, besteak beste, bere apaltasuna. Ohikoa bilakatu zen epaile “izarrak” (Baltasar Garzon, Fernando Grande-Marlaska edo Javier Gomez Bermudez, esaterako) nabarmantzea, baina Divarrekin joera hori aldatu egin zen. Kontseilu Nagusiko nahiz Auzitegi Goreneko epaileentzako inork ez zekien Divarrengandik zer espero zitekeen, baina hilabeteek aurrera egin zuten heinean, progresista eta kontserbadoreen artean ondo moldatzeko gai zela erakutsi zuen. Margarita Robles eta Manuel Almenar eragin gehien zuten epaileekin harreman ona izan zuen eta Albert Ruiz-Gallardon egungo Justizia ministroarekin ere bai. Baina joan den maiatzaren 7an eskandaluak Divar harrapatu zuen eta begirada guztiak beregana zuzendu ziren. Jose Manuel Gomez Benitez bokalak Divarren kontrako salaketa jarri zuen Fiskaltzan, diru publikoa erabilita azken hiru urteotan Marbellara hainbat bidaia pribatu egin dituela egotzita. Agian, argi publikoak egindako minak itsututa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ez zen azkar eta ongi erantzuteko gai izan: polemika prentsa-ohar baten bidez amaitutzat ematen ahalegindu zen eta 23 egun behar izan zituen aurpegia eman eta komunikabideen aurrean agerraldia egiteko. Hori bai, kontzientzia garbi daukala berresteko egin zuen agerraldia. Datu biografikoakJose Carlos Divar Blanco Malagan jaio zen 1941eko abenduaren 31n. Egun, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea da. Ikasketak Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan egin zituen eta bere ibilbide profesionala 1969an hasi zuen, Durango bezalako herrietako epaitegietan lan eginda. Magistratu bezala postu bat eman zioten Donostiako Auzitegian 1979an eta gerora, 1980an, Auzitegi Nazionalera iritsi zen, instrukzio-epaile moduan jarduteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-kontseilariek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatzen du, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.