Hirugarren bozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gonzalo Moliner, magistratuen buru eta Goreneko presidente berria

Gonzalo Moliner Auzitegi Goreneko epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea izateko 12 botoak lortu ditu.

Gonzalo Moliner Auzitegi Goreneko epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea izateko 12 botoak lortu ditu.

Hori erabaki du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak, Carlos Divarren ondorengoa aukeratzeko egin duen hirugarren bileran.

Presidente berriak 1969an hasi zuen ibilbide profesionala. Joera aurrerakoia erakutsi izan duelako da ezaguna lan zuzenbidean espezializatutako gizon hau.

1983an eta 1984an, Demokraziarako Epaileen Elkarteko batzar konstituziogileko kidea izan zen.

2008an, Auzitegi Nagusiko lan-arloko gelako presidente izendatu zuten Moliner. Gainera, 1998tik gela horretako epailea zen. 2004ko urritik, Auzitegi Goreneko batzordeko kidea ere bada.

Gonzalo Moliner Auzitegi Goreneko epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidentea izateko 12 botoak lortu ditu.Hori erabaki du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak, Carlos Divarren ondorengoa aukeratzeko egin duen hirugarren bileran.Presidente berriak 1969an hasi zuen ibilbide profesionala. Joera aurrerakoia erakutsi izan duelako da ezaguna lan zuzenbidean espezializatutako gizon hau. 1983an eta 1984an, Demokraziarako Epaileen Elkarteko batzar konstituziogileko kidea izan zen.2008an, Auzitegi Nagusiko lan-arloko gelako presidente izendatu zuten Moliner. Gainera, 1998tik gela horretako epailea zen. 2004ko urritik, Auzitegi Goreneko batzordeko kidea ere bada.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X