Euskal Hauteskundeak 2012
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskundeen aurrerapena: Kanpaina urriaren 5ean hasiko da

Hauteskunde kanpaina urriaren 5an hasiko da ofizialki, eta hausnarketa egun bezperan bukatuko da, urriaren 20an. Egun horretan urtebete igaroko da ETAk bere jarduera uzten zuela jakinarazi zuenetik.
Mikel Arana Legebiltzarrean. Argazkia: Efe

Patxi Lopez lehendakariak urriaren 21ean egingo diren hauteskundeak deitzeko eta Parlamentua deuseztatzeko beharrezkoa den dekretua sinatuko du datorren astean, Jaurlaritzako iturriek EFEri azaldu dietenez.

Euskal hauteskunde Legeak ezartzen duenez, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu eta 54 egunetara ospatu beharko dira hauteskundeak.

Hauteskunde kanpaina urriaren 5an hasiko da ofizialki, eta hausnarketa egun bezperan bukatuko da, urriaren 20an. Egun horretan urtebete igaroko da ETAk bere jarduera armatua uzten zuela jakinarazi zuenetik.

Diputazio iraunkorra

Dekretuarekin Legebiltzarra deseginda geratuko da, eta urriaren 21eko hauteskundeen ondoren sortzen den gobernu berrira arte Diputazio Iraunkorrak beteko ditu Legebiltzarraren funtzioak.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X