Bi gizon atxilotu dituzte Ione Belarrari mehatxu mezuak bidali eta ziberjazarpena egiteagatik
Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek 300 mezu baino gehiago bidali dizkio Instagram bidez Podemosen idazkari nagusiari, mehatxuak eginez eta irainduz.
Ione Belarra, artxiboko irudi batean.
Polizia Nazionalak bi gizon atxilotu ditu, Toledon eta Xirivellan (Valentzia), Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiaren aurkako mehatxuak eta ziberjazarpena egiteagatik.
Toledon, aurrekariak dituen 49 urteko gizonezko espainiar bat atxilotu dute. Xirivellako atxilotua 30 urteko gizona da, Espainiako nazionalitatekoa eta aurrekaririk gabea.
Bi atxiloketak otsailean egin ziren, zibermehatxuetan espezializatutako agenteek Madrilgo Probintziako Informazio Brigadan egindako ikerketa baten barruan.
Polizia-iturrien arabera, ikertuetako batek eduki iraingarriko 300 mezu baino gehiago igorri zizkion alderdi morearen diputatuari, baita larderiazko eta mehatxuzko mezuak ere.