Euskadik Osasun Ministerioaren murrizketak errefusatu ditu
Andaluziako, Asturiaseko, Kanariako eta Euskadiko Osasun Sailak ez dira joan Ana Mato Osasun ministroak deitutako bilerara Valladoliden. Gobernuari elkarrizketa eskatu diote eta larunbatean indarrean sartuko diren murrizketak errefusatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, lau autonomia erkidego horietako Osasun arduradunek bilera informalera ez joatea erabaki dute Gaztela eta Leonen, irailaren 1etik aurrera indarrean jarriko diren politika “errepresiboak” babesten ez dituztelako.
Finantzaketa publikotik kenduko diren medikumantuei buruz hitz egin dute, eta Espainian dagoeneko gaindituta dagoen sistema bat martxan jartzeak osasun publikoaren arreta maila jaisten duela gaineratu dute, baita Espainian bizi diren atzerritarrenak ere.
Euren errefusapena azaldu dute lurraldeko sistemaren arreta maila jaitsiko duen printzipioen kontra.
Halaber, “beste behin” Osasun Ministerioari elkarrizketa soziala bultzatzea eskatu diote “autonomia, alderdi politiko eta eragile sozial guztiekin Lurraldeen arteko Kontseiluan”.
Horrez gain, autonomien erabakitzeko eskubidea errespetatzea eskatu diote Osasun Ministerioari, eta partekatutako erantzukizunaren gunea dela osasunarena ulertzea ere nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik txarrena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.
“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen.
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Ama Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.
Ipar Irlandako Igande Odoltsua martxoaren 3rako erreferente dela uste du EH Bilduk
Koalizioko kideak Ipar Irlandako ordezkaritza batekin bildu dira, eta bilera horren ostean, Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Sanchezen Gobernuak David Cameronen bideari jarraitu beharko liokeela.
EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.