Mariano Rajoyk gertaerek 'eraman' ez dezatela eskatu dio Artur Masi
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Kataluniaren independentziaren aldeko aldarria hizpide izan du, asteazken honetan, Espainiako Kongresuko kontrol saioan. Rajoy popularrak "gertaerek eraman ez dezaten" lan egiteko eskatu dio CiU alderdi nazionalistari. Ez da aldarri soberanistekin "arazo gehiago eta ezegonkortasun politikoa" sortzeko unea, Mariano Rajoyren hitzetan; aitzitik, erronka "guztion laguntzaz" lanpostuak sortzea eta krisi ekonomikotik irtetea da erronka. Kontrol saioan, Gobernuko presidenteak nortasuna erakusteko eskatu dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, "kontuak eskuetatik ihes egin aurretik".
Akatsak zuzentzea eta, langabeziaren arazoa konpontzeko, herrialdearen zor publikoa ordaintzeko eta likidezia arazoak uxatzeko, lan egitea eskatu die Mariano Rajoyk Kataluniako politikariei.
"Ezin die gertatzen zaien guztiaren errua besteei bota, eta ezin du erabaki okerrak hartuta ezegonkortasun politikoa sortu", azpimarratu du Gobernuko presidenteak. Halaber, irailaren 11n Bartzelonan independentziaren alde egin zen manifestazioaren goiburuarekin eta helburuarekin bat ez datorrela gaineratu du.
Pere Macias CiUko diputatuak erantzun die Mariano Rajoyren esanei, Josep Antoni Duran Lleida CiUko bozeramailea ez baita kontrol saioan izan gaixorik zegoelako. Macias nazionalistak nabarmendu duenez, inork ezin dio CiUri krisi ekonomikoaren kudeaketaren gaineko irakatsirik eman. Gainera, Katalunia tratu ezberdina "jasaten" ari dela salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita baitzegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da Lehendakaria ULMA enpresara egin duen bisitan. Datozen asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango onartu badu ere, nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egiteko ahalmena dutela euskal enpresek.
PPk zer egingo duen jakitearen zain, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea". Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.