Mexikon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aznar: 'Espainia ez du inork hautsiko'

"Sua piztera jolasten direnak", arduragabekeriaz jokatzen dutela uste du eta "ondorioei aurre egin" beharko dietela ohartarazi die.
Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohia, Mexikon. EFE

ainia ez du inork hautsiko", adierazi du Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak, eta "era arinean, sua piztera jolasten dutenek, ondorioei aurre egin" beharko dietela ohartarazi du.

Mexikon, Nazioarteko Gaien Mexikoko Batzarrean egin ditu adierazpen hauek Kataluniaren independentziaren eskaeren inguruan galdetuta.

"Espainia historiako herrialderik zaharrenetakoa eta munduko garrantzitsuenetakoa da. Une onak eta txarrak izan ditu, baina inork ez du Espainia hautsiko", adierazi du.

"Legea denentzat berdina da; eta betetzen ez dutenek ondorioei aurre egin beharko diete", azaldu du Aznarrek. Ildo honetan, "Espainia aurrera doa, eta aurrera egiten jarraituko du", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X